4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 366. katastro-lurzatian (Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UC14-A antolamendu-unitatea), egoitza handitzeko. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.a Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 366. katastro-lurzatian (Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UC14-A antolamendu-unitatea), egoitza handitzeko.

2.a Eskatzaileari aditzera ematea ezen, xehetasun-azterketa behin betiko onetsi baino lehen, aurkeztu beharko direla Udalaren hirigintzako aholkularitzak adierazitako determinazioak, kasua bada, jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioen ondoriozko aldaketak gorabehera, halakorik egiten bada.

3.a Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Atarrabian, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2217448