4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Koefiziente murriztaileen aplikazioa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138. artikuluan ezarri moduan. 2023-2026

Olorizko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Olorizko Udalaren balorazio-txostena onetsi da urriaren 18ko 73/2022 Ebazpenaren bidez. Hala, 2023an indarrean jarriko dira udalerriko ondasunen balio berriak, eta horrek %300eko goititzea ekarriko du aurreko txostenean adierazitako balioekin alderaturik.

TOFLren 138.2 artikuluak honela dio: "Aurreko zenbakian xedatu dena gorabehera, balorazio txosten oso bat onesteagatik, katastroko balioen aldaketa kolektiboa egiten bada eta, horren ondorioz, balio guztien batezbestekoa aurreko balioen batezbestekotik %25 baino gehiago igotzen bada, udalaren osoko bilkurak ahalmena izanen du zergaren zerga-oinarrian artikulu honetan ezarritakoaren araberako murriztapenak onesteko. Dena dela, aurreko lerrokadan aipatzen den igoera zehazteko, ondasun bereziak aparte utziko dira".

Horiek horrela, eta ikusirik zer datu helarazi dizkigun mantentze-lanez arduratzen den enpresak:

Txosten berriaren datuen diferentziak, ondasun berezitzat jotakoak kenduta (69.269.323,10-40.745.905,84), 28.523.417,26 euro egiten du guztira, eta aurreko txosteneko datuekin alderatuta, (37.037.664,73-27.545.905,84) 9.489.736,89 euro baitziren guztira, guztizko balioak %300,51 igo dira.

Hortaz, Oloritzek TOFLren 138.2 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa aplika lezake, eta koefiziente murriztaileak honako taula honen arabera ezarri:

Zerga-oinarriaren eta balioen konkurrentzia epea

C1 koefizientea, txostenaren indarraldiaren lehenbiziko urtean aplikatzekoa

C2 koefizientea, txostenaren indarraldiaren lehenbiziko urtean aplikatzekoa

C3 koefizientea, txostenaren indarraldiaren lehenbiziko urtean aplikatzekoa

Urtebete

0,00

0,00

0,00

2 urte

0,50

0,00

0,00

3 urte

0,67

0,33

0,00

4 urte

0,75

0,50

0,25

Idazkari kontu-hartzailearen txostena ikusi da, espedientean baitago.

Olorizko Udalak, osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138.9 artikuluari jarraikiz,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138.7 artikuluan ageri diren murriztapenak aplikatzea txosten berriaren zerga-oinarriaren gainean, foru lege beraren 138.2 artikuluan eta hurrengoetan adierazitakoarekin bat etorriz; zerga-oinarriaren eta balioen konkurrentzia epea 4 urtekoa da, eta honela aplikatuko dira koefizienteak: 2023an, %75; 2024an, %50; 2025ean, %25, eta 2026an, %0,00.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta Olorizko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere, herritar orok jakin dezan.

Oloritzen, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2217336