4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa PIP-1en (Alfarería plaza). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat PIP-1en (Alfarería plaza), Irunberriko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2217389