4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Udalak aditzera ematen du hutsik dagoela Berbintzanako Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren lanpostua, eta lau urterako bete behar dela; hori dena, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluei eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluei.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialaren Lege Organikoan araututa daude, eta honako hauek dira:

Espainiarra izatea.

Adinez nagusia izatea.

Ez izatea aipatutako legearen 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere.

Berbintzanan, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2217109