4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hasierako onespena, Atetz udalerriak eta Eguarats entitate bereziak euskarazko izen bakarra izan dezaten

Atezko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin ohiko bilkuran, erabaki hau onetsi zuen:

Aurrekariak:

Gaur egun, Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan jasota dagoenez, Atetz udalerriak izen elebiduna du (Atetz / Atez), bai eta hango biztanleriaren bi entitate berezietako batek ere: Eguarats / Eguaras. Biztanleriaren beste entitate bereziak, Labasok, izen bakarra du, modu berean idazten baita gaztelaniaz eta euskaraz.

Ekainaren 27ko 9/2017 Foru Legearen bidez, Atetz udalerria eremu mistokoa izatetik eremu euskaldunekoa izatera pasa zen.

Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Udalbatzaren nahia da izen ofizialak, bai udalerriarenak bai aipatu den biztanleriaren entitate bereziarenak, bakarrak izatea: Atetz eta Eguarats.

Horiek horrela, eta kontuan hartuta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoa, honako erabaki hau hartu da:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea izen elebiduna duten udalerriak eta biztanle-entitate bereziak izen hauek bakarrik izan ditzaten: Atetz eta Eguarats.

Bigarrena.–Erabaki honen hasierako onespena jendaurrean jartzea hilabetean gutxienez, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuari, jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar den agiri oro sinatu eta izapidetu dezan.

Eritzegoitin, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2216344