4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Birpartzelazio proiektuaren aldaketa UE1 unitatean. Behin betiko onespena

Arantzako Udaleko alkateak, 2022ko abenduaren 19ko 154/2022 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman dio Lucio Zugarramurdi Tabernak, Xabier Zugarramurdi Alzurik eta Joseba Zugarramurdi Alzurik sustaturiko birpartzelazio proiektuaren aldaketari UE1 unitatean.

Hasierako onespenaren iragarkia 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan zen 2022ko urriaren 27an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrela bada, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedaturikoa bete dela ikusirik, behin betiko onespenaren iragarkia argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion salaren aurrean, hi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Arantzan, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2217286