4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

01/2022 aldaketa xehatua Udal Plan Orokorrean (29., 42. eta 77. artikuluak). Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

"1.–Hasiera batez onestea 01/2022 aldaketa Arangurengo Udal Plan Orokorrean. Aldaketa Arangurengo Udalak sustatu du, eta Udal Plan Orokorraren 29., 42. eta 77. artikuluen determinazio xehatuei eragiten die.

Hirigintzako Araudi Orokorraren 29. artikuluan, beste paragrafo bat sartu da. Arautzen du eraikuntzari atxikitako portxe berriak eraikitzeko aukera, bai eta dauden portxe eta terrazak material arinekin ixteko aukera ere; hori guztia, hiri-lurzoru finkatuan dauden familia bakarreko etxebizitzetan.

Hirigintzako Araudi Orokorraren 42. artikuluan, d) letra gehitu da. Testu hau du: "Sotoan edo erdisotoan eraikitako azalera ez da zenbatuko eraikigarritasunaren ondorioetarako".

Azkenik, Hirigintzako Araudi Orokorraren 77. artikuluan, zehazten da nola zenbatu behar den aprobetxamendua sotoan, estalkipeko erdisotoan eta kanpoaldera irekitako azaleran.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

Mutiloan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2217470