4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 2. poligonoko 44. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Mutiloako 2. poligonoko 44. lurzatian, Luardena SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2217355