4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren azpiegituretako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2022ko abenduaren 20an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren azpiegituretako zerbitzuburuaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin -deialdia 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17koan, argitaratu zen eta azaroaren 18an aldatu-, honako hau EBATZI DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

–Onartutako izangaiak:

***1641**.–GONZÁLEZ ABADIAS, ION

***4117**.–MÚGICA MARTÍNEZ, LUIS ANTONIO

***2055**.–RODRÍGUEZ PALACIOS, JOSÉ RAÚL

***9865**.–SOLA LEUNDA, JOSÉ MARÍA

–Baztertutako izangaiak:

Bat bera ere ez.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera.

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Jorge Urdánoz Apezteguía, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: M.ª José Elverdín Garcés, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Pablo Usúrbil Moreno, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

3. Memoria - Lana

Deialdiaren oinarrietako 10.1. apartatuan aipatzen den memoria-lana:

–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

Lanpostuaren zereginak aztertzea.

Lanpostuan aritzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.

Azpiegituren zerbitzuko antolaketa teknikoa aztertzea.

–Dokumetua PDF formatuan aurkeztuko da, USB batean.

–PDF dokumentu horrek honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

  • Letra-tipoa: Arial.
  • Tamaina: 12 puntu.
  • Lerroartea, soila eta justifikatua.
  • Luzera: 10 eta 15 orri bitarte, alde bakarretik (DIN A4)
  • Orriak zenbakituta aurkeztu beharko da.

–Plika-sistema erabiliko da; hortaz, ez USBan, ez dokumentuan, ez da izenik eta abizenik idatziko, ez eta identifikagarria izan daitekeen beste daturik ere.

–Aurkezteko data: 2023ko otsailaren 1ean, goizeko 10:00etan, Descalzos kaleko 72. zenbakiko udal-eraikineko beheko solairuan dagoen aretoan.

Ahozko defentsa egiteko data memoria-lana aurkeztu ondoren jakinaraziko da.

Iruñean, 2022ko abenduaren 20an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aranzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2217469