4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako-lorezaintzako peoi izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendan. 682/2022 Ebazpena

Alkatetzaren abenduaren 4ko 640/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen Oltza Zendeako Udaleko zerbitzu anitzetako-lorezaintzako peoi izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. (2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa).

Ebazpenaren bigarren xedapenean akats gramatikal bat egin dela oharturik, zuzendu egiten da:

Honela dioen tokian:

"Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak eta zuzenketak Oltza Zendeako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira (Angulo kalea 2, Ororbia, 31171, Nafarroa), 09:30etik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bitartez, 30 egun naturaleko epean, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita"

Honela behar du:

"Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak eta zuzenketak Oltza Zendeako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira (Angulo kalea 2, Ororbia, 31171, Nafarroa), 09:30etik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bitartez"

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak."

Horrenbestez, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta, zehazki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluko g), h) eta s) apartatuek ematen dizkidatenak,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren abenduaren 4ko 640/2022 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzea (ebazpen haren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Oltza Zendeako Udaleko zerbitzu anitzetako-lorezaintzako peoi izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Hala, aurrerantzean, bigarren xedapeneko testu berria hauxe izanen da:

Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak eta zuzenketak Oltza Zendeako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira (Angulo kalea 2, Ororbia, 31171, Nafarroa), 09:30etik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bitartez.

Erreklamazioak eta zuzenketak telematikoki aurkezten ere ahalko dira, Oltza Zendeako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/info.0).

Erreklamazioa edo zuzenketa 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean aurkezten bada eskabideak aurkezteko ezarritako epean, erreklamazioa edo zuzenketa cendea@ayuntamientoolza.com helbide elektronikora igorri eta adierazi beharko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria. Erreklamazioa edo zuzenketa posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten ziurtatu aurretik.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2022ko abenduaren 28an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2217803