4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko eta aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Bioenergía Mendi SLk sustatua.

2022ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 17koan, argitaratutako iragarki baten bidez, hasiera eman zitzaion Bioenergía Mendi SLk sustatutako ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientearen jendaurreko informazioaren tramiteari, hogeita hamar egun baliodun iraunen duena, iragarkia argitaratu zen egunetik aurrera. Ondoren, eta espedienteari erantsitako dokumentazioa ikusita, egokitzat jo da espedientea jendaurrean egoteko beste aldi bat irekitzea, ingurumen baimen integratua berrikusteko eta aldaketa funtsezko bat egiteko.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratua berrikustea eta aldaketa funtsezko bat egitea

Espedientearen kodea

0001-0052-2022-000008

Hasiera eguna

2022/05/12

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Zentroa ez dago sartua

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.3.c)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.6.c)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 9.b) taldea

Instalazioa

Hondakin organikoen biometanizazio zentroa

Titularra

BIOENERGIA MENDI SL

Zentroaren zenbakia

3116709001

Tokia

7. poligonoko 428. lurzatia – 7. poligonoko 428. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 595.956,000 eta Y: 4.716.768.000

Udalerria

MENDIGORRIA

Proiektua

Funtsezko aldaketa (kudeaketa-gaitasuna handitzea 80.000 tona/urtea arte) eta TEOei buruzko ondorioen 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakira egokitzeko baimen baldintzak berrikustea

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko abenduaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2217358