4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

920/2022 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako deialdiaren oinarri arautzaileak eta baimendutako gastua, 1.584.560 euro gehituz. 2723/2021 ebazpen horren bidez onetsi zen lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduerak egiteko dirulaguntzaren deialdia (PREE 5000 programa). DDBN identifikazioa: 593072.

Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat eta laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren, 691/2021 Errege Dekretuari jarraikiz, erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko (PREE 5000 programa).

Deialdia onetsi zenetik urtebetetik gora igaro da, ebaluatu egin da eta egungo egoera ekonomikoa zein den ikusirik, onetsitako oinarriak aldatu beharra dago, eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoa handitzeko eta diruz lagungarriak diren jarduketak gehitzeko (etxebizitza erabilera eta beste erabilera batzuk).

Bestalde, aurrekontua beste 1.707.500 euro handitzeko eskatu eta onetsi da. Izan ere, 691/2021 Errege Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu erabilgarriaren %3,6, gehienez, erabiltzen ahalko da diruz lagundutako jarduketei egozten ahal zaizkien zeharkako kostu gisa; horrela, 122.940 euro erabiliko dira zeharkako kostu horiek finantzatzeko (langileak kontratatzea), eta gainerakoa, 1.584.560 euro, deialdian baimendutako gastua handitzeko.

Etxebizitza Zerbitzuaren proposamen-txostena ikusita, kontu-hartzailetza delegatuaren ikus-onespenarekin, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Etxabizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako deialdiaren oinarri arautzaileak. Ebazpen horren bidez, onetsi zen lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduerak egiteko dirulaguntzaren deialdia (PREE 5000 programa). Aldaketak hauek dira:

–Hirugarren oinarriaren 1. apartatuko lehenengo paragrafoa hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

1. Laguntzak bideratuko dira inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzeko jarduketetara, Nafarroako Foru Komunitatean dauden etxebizitza hauetan: familia bakarreko eraikinetan edo bizitegi kolektiboaren tipologiako eraikin osoetan. Eraikinak izaten ahal dira etxebizitza erabilerakoak edo oro har beste erabilera batzuk dituztenak, deialdi honetan eskatutako baldintzetan.

–Hirugarren oinarriaren 4. apartatuko b) letra hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

b) Bizitegi eraikinei dagokien laguntza aplikatzeko, sestra gainean eraikitako azalera hartuko da kontuan, eta katastroko kontsultaren bidez justifikatuko da. Bizitegi tipologiako eraikin bat, kolektiboa edo familia bakarrekoa, etxebizitza erabilerakoa dela ulertuko da, deialdi honen ondorioetarako, baldin eta sestra gainean eraikitako azaleraren ehuneko hirurogeita hamar gutxienez erabilera zehatz horretara bideratzen bada. Bizitegi tipologiako eraikinak, kolektiboak edo familia bakarrekoak, sestra gainean etxebizitza erabilerara bideratutako azalera eraikia ehuneko hogeita bost edo handiagoa eta ehuneko hirurogeita hamar baino txikiagoa dutenak, beste erabilera batzuetarako direla ulertuko da deialdi honen ondorioetarako. Batean zein bestean, erabilera horretarako zehaztutako laguntzaren zenbatekoa jarduketaren xedeko azalera osoari aplikatuko zaio, erabilera oso-osoa etxebizitzarako ez bada ere.

–Laugarren oinarriaren 4. apartatua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

4. Jarduketa mota honetarako programaren barruan emanen diren laguntzak kontraprestaziorik gabeko diruzko laguntzak izanen dira.

Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kasu bakoitzean aplika daitekeen oinarrizko laguntza eta laguntza osagarria batuko dira, ondoko apartatuetan ezarritakoaren arabera:

1. Oinarrizko laguntza. Oinarrizko laguntzaren zenbatekoa jarduketaren kostu hautagarriaren ehuneko berrogeita hamarrekoa izanen da, eta gehieneko muga bat izanen du: 13.300 euro etxebizitza bakoitzeko, izan etxebizitza erabilera, izan gainerako erabilerak.

2. Laguntza gehigarria. Oinarrizko laguntzaz gainera, laguntza gehigarri bat ere lortzen ahalko da, baldin eta ezartzen diren baldintzak betetzen badira, irizpide soziala, energia-efizientzia edo jarduketa integratua dauden kasuetan. Laguntza gehigarria kalkulatzeko hiru irizpideen ehunekoen batuketa eginen da, dagokionaren arabera. Laguntza osagarriaren guztizko zenbatekoa 2.000 eurokoa izanen da gehienez etxebizitza bakoitzeko, izan etxebizitza erabilera, izan gainerako erabilerak.

a) Irizpide soziala: honako baldintza hauek betetzen dituzten jarduketek izanen dute irizpide sozialari dagokion laguntza gehigarria jasotzeko eskubidea:

–Xedeko jarduketak babes publikoko araubideren batean behin betiko kalifikatu diren etxebizitza eraikinetan egitea eta, horrez gainera, eskaera aurkezten den unean, gehieneko salmenta eta alokairu prezioak finkatzen dituen legezko araubide bati loturik segitzea.

–Edo onetsita dagoen esku-hartze orokorreko proiektu batean sartutako eraikin batean egitea, bat etorriz Nafarroan etxebizitzaren arloan babestekoak diren jarduketak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 81. artikuluan eta hurrengoetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoarekin.

b) Energia-efizientzia: energia-efizientzia hobetzeari dagokion laguntza gehigarria jasotzen ahalko dute eraikinaren kalifikazio energetikoa igotzen duten jarduketek, CO2 eskalan «A» edo «B» maila energetikoa lortzearren, edo bestela, abiapuntuko sailkapen energetikoa bi letratan igotzen dutenek. Horretarako, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuan ezarritako prozedura erabiliko da, horren bidez onetsi baitzen eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozedura. Hiru ehuneko indize horietako bat bakarrik aplikatzen ahalko da: A kalifikazio energetikoa, B kalifikazio energetikoa, edo 2 letra edo gehiago igotzea.

Laguntza gehigarrien balioak beheko taula honetan ageri dira (ehuneko horiek aplikatu behar zaizkio jarduketa mota honetako kostu hautagarrien baturari):

c) Jarduketa integratuta: laguntza gehigarria jasotzeko eskubidea izanen dute energia berriztagarrien komunitate batean edo herritarren energia-komunitate batean honako hauen arabera sartuta dauden eraikinek: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauaren definizioa (iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabilpena sustatzeari buruzkoa); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/944 Zuzentaraua (elektrizitatearen barne-merkatuaren arau komunei buruzkoa), zeinak aldatzen baitu 2012/27/EB Zuzentaraua; bai eta ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege-dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera ere (ekonomia berpizteko energia arloko eta beste arlo batzuetako neurriak onesten dituena).

ERAIKINAREN ERABILERA

% GEHIGARRIA:

IRIZPIDE SOZIALAK

% GEHIGARRIA:

JARDUKETA INTEGRATUA

% GEHIGARRIA: ENERGIA-EFIZIENTZIA

A AZKEN KALIFIKAZIOA

B AZKEN KALIFIKAZIOA

2 LETRA EDO GEHIAGO IGOTZEA

Etxebizitza

Etxebizitzaren azalera ≥ %70

%15

%25

%15

% 10

%5

Gainerako erabilerak

%25 ≤ Etxebizitzaren azalera < %70

%0

%25

%15

%10

%5

2. Ebazpen honek ondorioak izateko eguna baino lehen aurkeztutako laguntza eskaerei horiek aurkezteko egunean indarrean zeuden oinarri arautzaileak eta gainerako arauak aplikatuko zaizkie, etxebizitza bakoitzeko gehieneko oinarrizko laguntza eta laguntza gehigarria gehitzeari dagokiona izan ezik, hori eskaerak aurkezteko epea irekitzen denetik aurrera aurkeztutako eskaera guztiei aplikatuko baitzaie.

Ebazpen honen efektu-data baino lehen aurkeztutako laguntza eskaerei aurreko oinarri arautzaileak aplikatzearen ondorioz laguntza ukatu bazaie, titularrek beste eskaera bat aurkezten ahalko dute, aldatutako oinarri arautzaileen arabera.

3. 1.584.560 euroko gastua baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuan honako partida honen baliokide gisa gaitzen den partidaren kargura: 2021eko gastuen aurrekontuko "MRR: PREE 5000 programarako dirulaguntzak. Erronka demografikoa duten udalerrietako eraikinen birgaitze energetikoa" izeneko 320000-32100-7800-261403 (PEP E-21/000382-01 elementua) partida.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.vivienda.navarra.es webgunean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 27an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2217737