4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

124/2022 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk aditzera eman dute haien plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abenduaren hogeita zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten den lanpostua amortizatzen da:

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua.

  • Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:
    • Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 101 zenbakia duena.

Bi.–Lanpostu hau sortzen da:

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua.

  • Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:
    • Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11660 zenbakia duena.

Hiru.–Sortutako lanpostua aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:

–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua.

  • Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:
    • Aholkulari juridikoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11661, 11662, 11663 eta 11664.

–Eskubide Sozialetako Departamentua.

  • Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:
    • Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11665 zenbakia duena.
    • Enpresa Zientzietako diplomadunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11666 eta 11667 zenbakiak dituztenak.
    • Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11668 zenbakia duena.
    • Administrariak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11669, 11670, 11671 eta 11672 zenbakiak dituztenak.

–Herritarrekiko Harremanetako Departamentua.

  • Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia:
    • Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11673 zenbakia duena.
    • Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11674 zenbakia duena.

–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua.

  • Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:
    • Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 11675 zenbakia.

Bi.–Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abenduaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2217743