39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/222 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, salbuespenez merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 17koan), enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. María José Aguayo Benito andreak eta 11 pertsona gehiagok, Esther Gil Beorlegui andreak eta María José Aguayo Benito andreak, eta Eva María de Haro Rodríguez andreak errekurtsoak jarri dituzte ebazpen horren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko otsailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2302292