39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2018-P-509. Ur publikoen aprobetxamendua ematea Udarbe eta Arakil ibaien iturburuetan

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2023ko urtarrilaren 19an emandako ebazpenaren bidez, Azantzako Kontzejuari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio 2 iturburutatik ura hartzeko, zehazki, Arakil ibaiaren (901231606) arroko Udarbe ibaiaren ezkerreko ertzean, ibilguen polizia-eremuan, izenik gabeko sakan baten eskuineko ertzean dagoen iturburu batetik eta Arakil ibaiaren (901231606) ezkerreko ertzean, ibilguen polizia-eremuan, izenik gabeko sakan baten eskuineko ertzean dagoen beste iturburu batetik, 018-Andia mendizerra lur azpiko ur-masan, Urdotz-Goñerrin (Nafarroa). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztuan) 0,35 l/s-koa izanen da, osotara, hargune guztietan. Horietatik 0,231 l/s erabiliko dira 0,1160 hektarea ureztatzeko eta 0,119 l/s abeltzaintzarako, aipatu udal mugarte berean, eta aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2023ko urtarrilaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2302073