39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, udako euskarazko kanpaldietan parte hartu duten haur eta gazteendako dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identif.): 675830.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/675830).

–Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteei dirulaguntza ematea.

–Dirulaguntzaren gaiak. Deialdi honek 2023. urtean zehar eginen diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan. a) Haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea. b) Udalekuak 5 egun (4 gau) eta 15 egun (14 gau) bitartean irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte). Deialdi honetatik kanpo geldituko dira honako hauek: a) Sakanako Mankomunitateak -zuzenean zein zeharka- kudeatutako udalekuak, baita Sakanako Mankomunitatearen bestelako dirulaguntzaren bat jasotzen dutenak ere. b) Txango eta bidaiak. c) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten kirol campusak. d) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten hiri-udalekuak edo udaleku irekiak.

–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (675830 kodea) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://www.sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 9.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: aurkezteko epea 2023ko irailaren 30ean amaituko da.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 13an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2302380