39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identif.): 675785.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/675785).

–Onuradunak: diruz lagunduko dira 2023ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako ikastaroen matrikulak honako bi kasu hauetan :a) Edozein gairi buruz euskaraz egindakoak. b) Euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak. Ez dira diruz lagunduko ez egoitza ez eta kilometrajea ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzaren Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 675785) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako diru kopurua, guztira: 500 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko urriaren 31ra bitartekoa izanen da. Epe hori luzaezina izanen da.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 13an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2302376