2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Udal kiroldegiko teilatuaren kalifikazio juridikoa aldatzea eta desafektatzea, plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Jendaurreko aldia
Sesmako Udalak, 2023ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sesmako 2. poligonoko 933 1 8 lurzatian dagoen udal kiroldegiko teilatuaren kalifikazio juridikoa aldatzea eta desafektatzea, Udalak plaka fotovoltaikoak instala ditzan, xedea baita plaka horiek sortutako energia herriko argiteriaren hornidura elektrikoan eta udal eraikinen hornidura elektrikoan txertatzea. Horretarako, haren kalifikazioa aldatu behar da, jabari publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera igaro dadin.
Espediente hori jendaurrean jartzen da hilabetez, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12. eta 134. artikuluetan (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua).
Sesman, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2302281