39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Jendaurrean paratzea 56. poligonoko 52. lurzatirako hirigintza-hitzarmena

Alkatetzak 2023ko otsailaren 9an emandako 2023/42 Ebazpenaren bidez onetsi da Baztango Udalaren eta Felix Jordan Valen arteko hirigintza-hitzarmena 56. poligonoko 52. lurzatirako, eta haren bidez erabaki zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du legegintzako foru-dekretu horrek), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2023ko otsailaren 14an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2302600