39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Deialdia, taxi lizentzia bat adjudikatzeko. Akats zuzenketa

Basaburuko Udalak, 2022ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea, taxi lizentzia bat adjudikatzeko, lehiaketa bidez, Basaburuko udal-mugarterako.

Eskaintzak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2023ko urtarrilaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, eta akats zuzenketa bat egin behar da, 1.3 puntuari dagokiona.

Honako hau dioen tokian: "1.3. BPT motako indarreko gidabaimenaren fotokopia.".

Honako hau behar du: "1.3. B motako indarreko gidabaimenaren fotokopia.".

Basaburuan, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Esther Lakasta Perez-Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2302624