39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Herri-lurrak lagatzea, telefonia mugikorreko operadore anitzeko oinarri-estazio bat instalatzeko. Jendaurreko aldia

Artaxoako Udalak, 2023ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurzati baten barruan dauden esparru batzuen desafektazioa (jarraian aipatzen dira), horien erabilera lagatzeko, telekomunikazio azpiegitura baten instalazioa legeztatzearren, American Tower España SLU eta Telefónica Móviles España SAU sozietateek sustaturik, bat etorriz aipatu erabilera lagatzea arautzen duen baldintza-agiriarekin, zeina dagokion espedientean baitago.

ESPARRUA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA
(m²)

XEDEA

C

Artaxoa

6

1544

405,00

Erabilera lagatzea

A

Artaxoa

6

1544

823,00

Bide-zortasuna

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan.

Erabakia behin betikoa izatera pasatuko da, baldin eta ez badute alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu lehen aipatutako jendaurreko aldia igaro ondoren; kasu horretan, herri-ondasunen arloko eskumena duen Foru Komunitateko Administrazioaren departamentura igorriko da.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2302379