39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 672. eta 673. lurzatietan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2023ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa baten proiektua, mota eta morfologia egokitzeko Agoizko Z.O. 3.3 eremu antolatuko 1. poligonoko 672. eta 673. lurzatietan. Amaya Otamendi Claramunt arkitektoak idatzi eta 2023ko urtarrilean sinaturiko proiektu teknikoaren arabera. Joseba Zabalza Unzué da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2302178