39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2023rako zerga-tasak

Añorbeko Udalak, 2023ko otsailaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, Udalbatzako 7 kideen aldeko botoarekin, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 206. artikuluan aipaturiko ohartarazpenarekin:

"Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 16., 64. eta 132. artikuluetan xedatutakoa, udalek horien arabera erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak, foru lege horretan finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak. Orobat, beharrezkoa da finkatzea 2023ko ekitaldian aplikatzekoak diren tasak eta prezio publikoak Udalaren eskumeneko jarduerak egin eta zerbitzuak emateagatik.

Aurrekoa ikusita, eta kontuan hartuta nahitaez ordainarazi beharreko zerga bakoitzari ezarritako mugak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan, Añorbeko Udalak, osoko bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Jarraian adierazten diren zerga-tasak ezartzea, nahitaez ordainarazi beharreko udal zergei baitagozkie, 2023ko ekitaldian aplikatzeko:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

4.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %4 izanen da.

5.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

5.1. Zerga-oinarria zehazte aldera, lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren araberakoak, izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,40

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

5.2. Kuota zehazteko ezartzen den karga-tasa izanen da %8, tasa bakarra.

Bigarrena.–Kalez kaleko salmentarako honako tasa hauek onestea, 2023. urteko aurrekontu ekitaldirako:

1. Eguneko tarifa: 10 euro.

2. Hiru hilabeteko tarifa: 50 euro.

Hirugarrena.–Obra-lizentziak emateko eta hirigintzako izapideak egiteko tasak, 2023ko aurrekontu ekitaldiari dagozkionak, Udaleko teknikari aholkulariek emandako hirigintzako txostenen kostuaren parekoak izanen dira (34,50 euro/egun).

Laugarrena.–Hilobien kontzesiorako eta udal hilerrian ehorzketa zerbitzuak emateko honako tasa hauek onestea, 2023ko aurrekontu ekitaldirako:

1. Ehorzteko tasa: 50 euro.

2. Hilobien kontzesioa:

–Hilobiak (20 urte): 500 euro.

–Horma-hilobiak (20 urte): 400 euro.

–Errauts-kutxategiak (20 urte): 200 euro.

–Kontzesioaren luzapena, 10 urterako: 100 euro.

Bosgarrena.–Denboraldiko abonuen eta sarreren prezioak honako hauek izanen dira igerilekuan eta gimnasioan, 2023. urterako:

–Igerilekua.

ABONUAK

DENBORALDIA

HILABETEA

HILABETE ERDIA

Haurrak 0-3 urte

0 euro

0 euro

0 euro

Haurrak 4-12 urte

30 euro

20 euro

10 euro

Gazteak 13-18 urte

40 euro

30 euro

20 euro

Helduak 19-64 urte

60 euro

40 euro

30 euro

65 urte edo gehiagokoak

40 euro

30 euro

20 euro

SARRERAK

EGUNA

JAIEGUNA

Haurrak 0-3 urte

0 euro

0 euro

Haurrak 4-12 urte

2 euro

3 euro

Gazteak 13-18 urte

3 euro

4 euro

Helduak 19-64 urte

4 euro

5 euro

65 urte edo gehiagokoak

3 euro

4 euro

–Gimnasioa.

ABONUAK

URTEA

SEIHILEKOA

HILEKOA

16 urtetik gorakoak

75 euro

50 euro

20 euro

Eguneko sarrera: 3 euro

–Beherapenak abonamenduetan.

Arestian aipatutako abonuetan %25eko deskontua izanen dute ondoko taldeetako batean dauden herritarrek:

  • Langabeak.
  • %25etik gorako minusbaliotasun aitortua dutenak.
  • Familia ugarietako kideak.

Seigarrena.–Udal pilotalekua erabiltzeko prezioak hauek izanen dira 2023an:

–1. pilotalekua: 2 euro/ordu.

–2. pilotalekua: 2 euro/ordu.

–Pista: 2 euro/ordu.

–Txartelak lortzeko prezioa: 3 euro.

Zazpigarrena.–Aurreko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Zortzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea".

Añorben, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2301935