39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

22/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako Osasun Publikoko ikuskatzaileen (albaitaria) bost lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Aurrerago, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea onetsi zen, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; eta haren 10. artikuluak ezartzen du enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartutako lanpostuak barne-mugikortasuneko prozedura batean eskainiko direla, lekualdatze-lehiaketa bidez.

Maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren bidez, 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Eskaintza horretan, besteak beste, II. eranskineko zerrendan ageri diren lanpostuetako plaza batzuk sartu ziren.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da onestea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzuko Osasun Publikoko ikuskatzaileen (albaitaria) bost lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzuko Osasun Publikoko ikuskatzaileen (albaitaria) bost lanpostu huts, A mailakoak, merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea. Lanpostuak II. eranskinean ageri dira.

2. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdiaren oinarriak onestea, ebazpen honen I. eranskin gisa ageri direnak.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalari, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari eta Profesionalen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdiko lanpostuak.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzuko Osasun Publikoko ikuskatzaileen (albaitaria) bost lanpostu huts, A mailakoak, II. eranskinean ageri direnak, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea. Lanpostu horiek egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintzan sartuta daude.

1.2. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duena.

–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.

–Gainerako arau osagarriak.

1.3. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia eta esleipenaren ebazpena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

–Gainerako egintzak, enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren atalean, dagokion kategoria hautatuta. Argitalpen hau informatiboa izanen da.

1.4. Merezimendu-lehiaketa bidezko deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze-lehiaketa baino ez da sartzen.

1.5. Lehiaketa honen barrenean lanpostu huts hauek sartzen dira: hasieratik deialdian iragartzen diren lanpostu hutsak eta lekualdatze-lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen dutenek hutsik uzten dituztenak, betiere NOPLOIren plantillakoak badira.

Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak ez dira eskainiko bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

1.6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

Xedapen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek, lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera, funtzionario izaera eskuratuko dute.

Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

1.7. Deialdi honetan lanpostua eskuratzen duten funtzionarioek, estatutupeko langileek edo lan-kontratudun finkoek unean uneko xedapenen arabera dagozkien ordainsariak jasoko dituzte.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

1.9. Lehiatuz gero euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duen lanpostu elebidun bat lortzeko, eskatutako euskara maila frogatu beharko da, eta, horretarako, aurkeztu beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat.

1.10. Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu direnek, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

2.–Baldintzak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, estatutupeko langilea edo lan-kontratudun finkoa izatea, A maila edo taldekoa.

b) Deialdiaren xede den lanpostu bererako izendatua izatea.

c) Bat etorriz Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo NOPLOIri baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.

d) Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Jardunean ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera euskarazko jakite maila zehatz bat frogatzeko betebeharra duten eta arau bidez ezarrita dauden lanpostu elebidunak eskuratu nahi izanez gero, jakite maila hori 1.9 oinarrian adierazitakoaren arabera egiaztatuko da.

2.4. Parte hartzeko eskabidea aurkezteko epean bete beharko dira baldintzak, eta horien jabe izan prozedura osoan, lortutako lanpostua esleitzen den arte, kasua bada.

2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

2.6. Beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa esleitzearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.–Izena ematea, merezimenduak aurkeztea eta epea.

3.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Izena emateko eskabidea telematika bidez aurkeztu behar da, www.empleosalud.navarra.es/eu web-orriko "Lekualdatzeak" atalean, dagokion kategorian.

3.2. Baldintzak frogatzea.

3.2.1. Aldez aurretik egin ez bada, izena emateko unean frogatzen ahalko da 2.1.c) atalean eskatzen den baldintza, hala dagokionean, telematika bidez erantsiz dagokion ziurtagiria edo, bestela, NOPLOIri baimena emanez, parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen atala betez.

3.2.2. Euskara maila frogatzeko, baldintza hori dagoenean, egoki den titulu ofiziala aurkeztu beharko da parte hartzeko eskabidearekin batera.

3.2.3. Gidabaimena eduki beharra, hala dagokionean, betetzea frogatzeko, indarreko baimena aurkeztu beharko da parte hartzeko eskabidearekin batera.

3.3. Aurkezteko epea.

Eskabidea aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

4.–Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, NOPLOIko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo 3 egun naturaleko epean, eta betiere telematikoki, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, NOPLOIko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, eta deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila deialdiaren web fitxan.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako kalifikazio epaimahaia:

Epaimahaiburua: Emilia Luna Goñi andrea, NOPLOIko Profesionalen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Miguel Garatea Crelgo jauna, NOPLOIko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

Epaimahaikidea: Yolanda Gregorio López andrea, NOPLOIko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Javier García Ullate jauna, NOPLOIko langileen ordezkariek izendatua.

Epaimahaikide idazkaria: Daniel Zoco Lampreabe jauna, NOPLOIko Langileriaren Kudeaketarako Unitateko burua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Ana Goyen Goyen andrea, NOPLOIko Langileriaren Kudeaketarako Unitateko administraria.

5.2. Epaimahaia deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahalko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Behin epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

5.6. Epaimahaiak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan izanen du egoitza: Leire kalea 15, 31003-Iruña.

6.–Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak baloratuko ditu aurkeztutako merezimenduak.

6.2. Merezimendu bakartzat hartuko dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu 1 emanen da urteko, kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasuna.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu eta deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu.

Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

Izangaiek 5 egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

Aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, kalifikazio epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko du, oinarri honetan adierazitako moduan eta aipatutako bideen bitartez.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea honako kasu hauetan erabiltzen ahalko da langileak beren borondatez mugitzeko prozedura gisa:

–Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

–Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko, edo alderantziz.

8.2. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:

a) Lanpostuak aukeratu aurretik, aukeratzen ahal diren zentroen zerrenda (edo, hala badagokio, lanpostu zenbakiena) jarriko da parte-hartzaileen eskura, hasieran iragarritakoak eta lekualdatzearen ondorioz izan daitezkeenak sartuta. Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dute lanpostuen hautaketa, 5 egun naturaleko epean baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer lanpostu zenbaki eta/edo zentro nahi duten, hasieran deitutakoak izan edo lehiaketaren ondorioz sor daitezkeenak izan.

c) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

d) Hautaketaren emaitzaren informazioa deialdiaren web-orrian argitaratuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

8.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duenak lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

9.1. Organo eskudunak, ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratutako lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Unitate organiko batean aldi baterako beteak dauden ezaugarri bereko lanpostu hutsen kopurua handiagoa bada unitate horretan lanpostua eskatu duten izangaiena baino, deialdian sartutako lanpostuetatik, esleituko da bete beharreko lanpostuan kontrataturik denbora gehien daraman langileak betetzen duena, zein den ere plantillan lanpostu horri dagokion zenbakia eta, kasua bada, lehiatzaileak egindako hautua.

9.2. Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratu ondotik. Prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiak egun berean laneratuko dira, ebazpenean ezartzen den egunean.

9.3. Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena formalizatuko da egonkortze prozeduretan lanpostuak esleitu aurretik.

10.–Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin bat.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

II. ERANSKINA

Lanpostu hutsak, baldintzak, estamentua eta espezialitatea

LANPOSTUAK

MAILA

LANPOSTUAREN ZENBAKIAK

DESTINOA

ESTAMENTUA ETA ESPEZIALITATEA

GIDABAIMENA

EUSKARA

OSASUN PUBLIKOKO IKUSKATZAILEA

(ALBAITARIA)

A

67024

NOPLOI

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK.

ALBAITARITZA.

BAI

EZ

OSASUN PUBLIKOKO IKUSKATZAILEA

(ALBAITARIA)

A

67049

NOPLOI

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK.

ALBAITARITZA.

BAI

EZ

OSASUN PUBLIKOKO IKUSKATZAILEA

(ALBAITARIA)

A

72439

NOPLOI

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK.

ALBAITARITZA.

BAI

EZ

OSASUN PUBLIKOKO IKUSKATZAILEA

(ALBAITARIA)

A

72440

NOPLOI

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK.

ALBAITARITZA.

BAI

EZ

OSASUN PUBLIKOKO IKUSKATZAILEA

(ALBAITARIA)

A

72441

NOPLOI

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK.

ALBAITARITZA.

BAI

EZ

Iragarkiaren kodea: F2301084