39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda

Mankomunitateko buruaren otsailaren 6ko 1/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen zerrenda, bat etorriz xedatutakoarekin Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiaren 4.1 oinarrian. Deialdi hori onetsi zen Mankomunitateko buruaren abenduaren 29ko 34/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2023ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an.

Horrenbestez,

EBATZI DUT

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:

–Onartuak:

1.–GAMIO EQUIOIZ, UXOA

2.–HUICI FERNÁNDEZ, M.ª UNCIZU

3.–ZOCO CÍA, M.ª LOURDES

–Baztertuak:

Eskatutako titulazioa ez edukitzeagatik

1.–SARRIÉS DOMINGUEZ, MARINA

Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2023ko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Maia Ederra Barber.

Iragarkiaren kodea: L2302107