39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Lanpostu hutsen lekualdatze-lehiaketa, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Lehiaketako lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko urriaren 27ko erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketaren bidez, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an.

Ikusirik ez dela eskabiderik aurkeztu, adierazitako epean, lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 13an, erabakitzen du:

Lehena: Deklaratzea eman gabe gelditu direla lekualdatze-lehiaketako lanpostu hutsak, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Bigarrena: Agintzea ebazpen honen edukia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oltza Zendeako Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/1726b94c-17c0-4a3f-a4b8-c94cc13a0977/

Hirugarrena: Aditzera ematea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Oltza zendean, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2302412