39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2023 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita eta jarraibideak ezartzen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2023-2024 ikasturtean.

Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 4an emandako 46/2021 Foru Aginduaren bidez garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Bada, foru agindu horren 5. artikuluaren 2. apartatuan ezartzen denez, ikasleak onartzeko prozesua urtero hasiko da eskolatze gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako ebazpen baten bidez.

Horrela, bada, ebazpen honen xedea da zenbait alderdi zehaztea ikasleak onartzeko prozesu horri buruz, zehazki Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, 2023-2024 ikasturtean, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak eginen dituzten ikasleak onartzeari dagokionez, prozesu hori egoki antola eta gauza dadin, funtsezkotzat jotzen baita interes orokorra babesteko, eta oinarrizkotzat, berriz, hezkuntzako zerbitzu publikoaren funtzionamendua egokia eta eraginkorra izan dadin.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen hau onesteari buruz eta aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzeari buruz.

Hori horrela, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesuari hasiera ematea, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2023-2024 ikasturtean, eta bestetik, ikasleak onartzeko jarraibideak, egutegia eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea, ebazpen honen eranskinetan jasotakoari jarraituz.

2. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 13an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Jarraibideak, ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetan onartzeko prozesurako

A.–ALDERDI OROKORRAK

Ikasleak onartzeko prozesua arautzeko, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta kontuan hartuko dira, modu orokorrean eta laburpen gisa, jarraian adierazten diren alderdiak. Alderdi horietako bakoitza lotuta dago aipatutako foru agindua aplikatzeagatik ukitutako kasuan kasuko artikulu edo xedapen gehigarriei.

1.–Ikaspostua erreserbatzea (7. eta 32. artikuluak).

Ikaspostua erreserbatuko zaie egoera hauetako batean dauden ikasleei:

–Urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean atzerriko hizkuntza bat ikasteko atzerrian prestakuntza partzial bat eginen duten ikasleak, 7.1 a) artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleak, 32. artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz (IKUS, HALABER, ERANSKIN HONEN B.3 ATALA).

2.–Ikaspostua eskatzea (10. eta 33. artikuluak).

1. Ikasleak onartzeko prozesu arrunterako eskaera guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek egin beharko dute; salbuetsita egonen dira atxikitako ikastetxera sartzen diren ikasleak. Eskaera, ahal dela, telematika bidez eginen da, Hezkuntza Departamentuak xede horretarako gaituriko webgunearen bitartez.

2. Eskabide bakarra aurkeztuko da ikasle bakoitzeko, eta behar bezala eta oso-osorik beteko da; bertan adieraziko da zer ikastetxe hautatu den lehen aukera gisa, baita beste bost ikastetxe ere, lehentasun-ordenan adierazita, horien artean aukeratu ahal izateko lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean ikasposturik lortzen ez bada. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

3. Ikaspostua eskatzen duen ikaslea ez badago Educa sisteman erroldatuta (Educa sistema informatiko bat da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren informazioa kudeatzeko balio duena) eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak baditu, berariaz adierazi beharko da eskabidean, horretarako gaitutako laukitxoan, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera (ikus, halaber, eranskin honen B.3 atala). Aldiz, ikasleak Educan erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.

4. Eskatzaileek zalantza badute ikasleak mailaz pasatuko diren ala ez, inprimaki berean egiten ahal da ikasleak onartzeko eskaera, bai mailaz pasatzeko bai errepikatzeko. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da.

5. Familiak hala eskatzen badu, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxek, eskabidean adierazitako ordena edozein dela ere, lagundu egin beharko du eskaera hori tramitatzen, eta eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak aurkeztu beharko du eskaera, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

6. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez da baremoan eraginik izaten ahal duen dokumentazio berririk onartuko, eta inolaz ere ezin izanen dira baloratu eskabidean alegatu ez diren inguruabarrak.

7. Onarpen-eskabidea aurkezteak berekin dakar baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendetan eta itxarote zerrendetan jaso beharreko datu pertsonalak argitaratzeko.

8. (Ikus, halaber, eranskin honen B.2 atala).

3.–Ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo utzitako eskabideak (11. artikulua).

1. Ikasle berarentzat eskabide bat baino gehiago aurkezten badira, ikasle hori onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko da. Era berean, eskabidea bazter geratuko da baldin eta Hezkuntza Departamentuaren barnean eskolatze gaietan eskumena duen unitateak ikusten badu zantzu arrazoituak eta nahikoak daudela pentsatzeko interesdunek aurkeztutako dokumentazioa edo dokumentazioan jasotako datuak faltsuak direla.

2. Eskabideak bazter geratuz gero, beste eskabide bat aurkezten ahalko da, baina epe arruntetik kanpokotzat joko da eskabide hori, eta foru agindu honen 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio. Tratamendu horretatik salbuetsita egonen dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako egindako eskabideak baztertzeko kasuak. Halakoetan, 15. artikuluaren 3. apartatuan eta hurrengoetan jasotakoa beteko da.

4.–Onartzeko baremoa (18. artikulutik 27.era).

Ikasleak onartzeko prozesu arruntean lehentasunezko irizpide hauek ezarriko dira:

1. Ikastetxean anai-arrebak matrikulatuta egotea: ikastetxean anai-arrebarik matrikulaturik izanez gero, horien kopurua edozein izanik ere, 3 puntu emanen zaizkio. Hori kontutan hartzeko, baloratzeko eta egiaztatzeko 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Halaber, aipatutako foru aginduaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, urte berean jaiotako anai-arreben eskabideen kasuan, anai-arrebetako bat onartzeak berekin ekarriko du urte berean jaiotako gainerako anai-arrebak ere onartzea. Horretarako, eta beharrezkoa izanez gero, kasuan kasuko ikaspostuen kopurua handitu eginen da, ikastetxeari, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, aplikatu beharreko ikaspostu hutsen izaera gorabehera.

2. Gurasoen edo legezko tutoreen bizilekua edo lantokia gertu izatea (ikus, halaber, eranskin honen B.2.4 atala): lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 4, 3, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

–Ikastetxearen eragin eremutzat hartuko da aipatutako artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoa.

–Eskabidean, bizilekuaren hurbiltasunaren ordez ikaslearen guraso edo legezko tutoreren baten lantokiaren hurbiltasuna hautatzen ahalko da irizpide gisa, eta ezin izanen da bi aldiz baloratu irizpide hori bi guraso edo legezko tutoreek lantokiaren hurbiltasuna alegatzen badute. Bizilekutzat hartuko da ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta dauden tokia. Ondorio berberetarako, lantokitzat hartuko da gurasoek edo legezko tutoreek lan egiten duten lantokiaren kokalekua.

–Ondorio horietarako, dagokion eskabidean egindako aukera, dela bizilekuaren hurbiltasunari dagokiona, dela lantokiaren hurbiltasunari dagokiona, ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.

–Bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasuna egiaztatzeko, aipatutako artikuluaren 6. eta 7. apartatuetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

3. Familia-unitatearen per capita errenta (ikus, halaber, eranskin honen B.4 atala): lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 3, 2, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

–Irizpide hori baloratzeko, eskabidea aurkeztu den urte naturaleko aurreko bi urteko ekitaldi fiskalari dagokion familia-unitatearen errenta hartuko da kontuan.

4. Ikasleak edo haren guraso, legezko tutore edota anai-arrebaren batek desgaitasuna izatea: lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 2,5, 2 edo 0,5 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

–Desgaitasuntzat hartuko da %33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki aitorturik badago.

–Lehentasunezko irizpide hori egiaztatzeko, artikulu honen 5. apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5. Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea: puntu batekin baloratuko da, bi inguruabarrak edo bietako bat gertatzen bada; beharrezkoa da egoera hori ofizialki egiaztatzea, 22. artikuluan araututakoaren arabera.

6. Gurasoek edo legezko tutoreek ikastetxean lan egitea: 0,8 puntu emanen dira. Lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, kontuan hartzeko eta egiaztatzeko, 23. artikuluaren 2. apartatutik 4.era xedatutakoa beteko da.

7. Legez familia ugariko kide izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta horretarako xedatutako titulu ofizialarekin egiaztatuko da, 24. artikuluan araututakoaren arabera.

8. Ikaslea familia-harrerako egoeran izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta harrera hori formalizatu duen agiri ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 25. artikuluan araututakoaren arabera.

9. Familia gurasobakarra izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 26. artikuluan araututakoaren arabera.

10. Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleak: 0,8 puntu emanen dira, eta inguruabar hori jasotzen duen titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da egoera hori, 27. artikuluan xedatutakoaren arabera.

(Ikus, halaber, eranskin honen B.2.3 atala).

5.–Puntuazioa eta berdinketak (13. artikulua).

1. Eskatutako ikastetxe bakoitzerako, eskatzaileek baremoa aplikatuta lortzen dituzten puntuen batuketatik ateratzen den puntuazioa jasoko dute, eta puntuazio horren arabera ezarriko da onarpen zerrenden eta itxarote zerrenden ordena. Kontuan hartuta eskabidean zein ordenatan jarri diren ikastetxeak, zein ikastetxeri eman zaion lehentasun-ordena handiena, horretantxe esleituko zaio eskatzaileari ikaspostua, baldin eta ikastetxe horretan onartu badute.

2. Berdinketarik izanez gero, 13. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta berdinketak segitzen badu, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da. Irizpide osagarri horren bidez ez bada berdinketa hausten, jendaurreko zozketaren bidez ebatziko da. Hezkuntza Departamentuan ikasleak onartzearen gaineko eskumena duen organoak eginen du zozketa hori.

3. (Ikus, halaber, eranskin honen B.5, B.6 eta B.7 atalak).

6.–Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria (29. artikulua).

1. Lehentasunezko irizpideak baloratu ondoren, berdinketarik badago, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da horiek ebazteko. Irizpide hori ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.

2. Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria ofizioz aplikatuko du Hezkuntza Departamentuak, kontuan hartuta eskatzaile bakoitzak zer hautatu duen –bizilekua edo lantokia– egiaztatzeko gurasoen edo legezko tutoreen bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasunaren lehentasunezko irizpidea.

3. (Ikus, halaber, eranskin honen B.5 atala).

7.–Onartutakoen behin-behineko zerrendak, akatsen zuzenketa, erreklamazioak eta uko egiteak (14. artikulua).

1. Behin-behineko onarpen zerrendak Educa atarian argitaratuko dira, baita ikastetxean bertan ere; kasu horretan, kasuan kasuko ikastetxeari berariaz dagokion informazioa baizik ez da zabalduko.

2. Behin-behineko zerrendak argitaratzearekin batera, berariaz adierazi beharko da hiru egun balioduneko epea dagoela, zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita, akatsak zuzentzeko, erreklamazioak jartzeko edo uko egiteko.

3. Akats zuzenketen kasuetan, hala eskatzen duten eskatzaileek onarpen-eskabidean beren lehen aukeratzat agertzen den ikastetxera joan beharko dute akatsa zuzendu eta/edo erreklamatzera.

4. Erreklamazioak jarri eta uko egiteko, hala eskatzen duten eskatzaileek beren onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahalko dute horiek tramitatzeko, eskabidean jarritako hurrenkera edozein delarik ere, eta beraz, eskatzaileek hala eskatuz gero, eskuordeturik jardun beharko dute ikastetxe horiek.

5. Uko eginez gero, eskabidean adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko.

6. (Ikus, halaber, eranskin honen B.9 eta B.10 atalak).

8.–Ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan onartzeko aukera gehigarrien prozedura (15. artikulua).

1. Eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu duten ikasleek ez badute ikasposturik lortu adierazitako aukeretako batean ere, gehienez ere hiru aukera gehigarri hautatzen ahalko dituzte, horiek lehentasun-ordenan eskabidean adieraziz. Nolanahi ere, aldez aurretik eskuratutako eskubideak izanen dituzte, egon litezkeen itxarote zerrendetan sartzeari dagokionez.

2. Adierazitako ikastetxe berri bakoitzari dagokion puntuazioa kalkulatzeko, ikasleak onartzeko lehentasunezko irizpideei lotutako dokumentazio berria aurkezten ahalko da, egoera hauen gainekoa: ikastetxe berean anai-arrebak matrikulatuta izatea eta guraso zein legezko tutoreek ikastetxe horretan lan egitea.

3. Halaber, epe arruntean parte hartu eta 15.3 artikuluan aipatzen diren kasuetako batengatik onarpen prozesutik kanpo geratu diren ikasleek hiru aukera izanen dituzte gehienez. Adierazitako ikastetxe bakoitzari dagokion puntuazioa kalkulatzeko, ikasleak onartzeko lehentasunezko irizpideak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, hau da, 12. artikuluan jasotakoak. Ikaslea onarpen prozesu arruntetik kanpo gelditu denez, baliorik gabe geldituko da hasiera batez alegatutako dokumentazioa.

4. Eskatzaileek Hezkuntza Departamentuak aurretik ezarritako ikaspostu hutsen zerrendan agertzen diren ikastetxeak baino ezin izanen dituzte hautatu.

5. (Ikus, halaber, eranskin honen B.8 atala).

9.–Onartutakoen behin betiko zerrendak (16. artikulua).

1. Behin betiko onarpen zerrendak Educa atarian argitaratuko dira, baita ikastetxean bertan ere; kasu horretan, kasuan kasuko ikastetxeari berariaz dagokion informazio baizik ez da zabalduko.

2. Behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera, berariaz adierazi beharko da badagoela gora jotzeko errekurtsoa jartzeko aukera, 16.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

3. Ikasleak onartzeko prozesu arruntaren barruan eskaerak baztertzeko kasuetako bat gertatzen bada (11. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasoak), ikasleak onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko dira, eta 41. artikuluan xedatutakoa beteko da.

4. (Ikus, halaber, eranskin honen B.9 atala).

10.–Ikasleak onartzea (17. artikulua).

Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Beste ikastetxe batean eskolatutako ikasle bat onartzen denean, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua. Onarpena eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak erabaki horrek.

11.–Behin betiko itxarote zerrendak (38. artikulua).

Epe arrunteko behin betiko itxarote zerrendek indarra izanen dute argitaratzen direnetik ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 20ra arte.

12.–Matrikulatzea (34. artikulua).

1. Guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek formalizatu beharko dute onartuen behin betiko zerrendetan ageri diren ikasleen matrikula. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. (Ikus, halaber, eranskin honen B.12 atala).

13.–Aukera hobetzea eta matrikulatzea (35. artikulua).

1. Baldin eta ikasleek, eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu ondoren, eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikastetxea ez den beste ikastetxe batean lortu badute ikaspostua, matrikula egiteko unean, "aukera hobetzea" hautatzen ahalko dute, horretarako ezarritako laukitxoan. Une horretatik aurrera, behin betiko itxarote zerrendaren batean baldin bazeuden, hartan sartuta segitzen ahalko dute. Aitzitik, eta aukera hobetzeko prozedura horri heltzen ez dioten ikasleen kasuan, aukeraketa horrek berekin ekarriko du ikasleek itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zeuzkaten eskubideak galtzea.

2. "Aukera hobetzea" hautatuz gero, ikasleak aukera izanen du ikaspostu bat lortu ahal izateko bere eskabidean lehentasun handiagoa zuten beste edozein ikastetxetan. Horretarako, kontuan hartu beharko da, orokorrean, aukera hobetzeko prozedura indarrean egonen dela behin betiko itxarote zerrenden indarraldia amaitu arte (irailaren 20an). Hala ere, aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz formalizatzen den matrikula berri orotan, interesdunen esku egonen da etorkizuneko aukera hobekuntzei uko egitea edo horiei heltzen jarraitzea.

3. "Aukera hobetzea" prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostu berri bat lortzen bada, interesdunak automatikoki galduko du aurretik esleitutako ikaspostua, eta matrikula berria formalizatu beharko du horretarako adierazitako epeetan, bai eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ere. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

14.–Gainerako ikaspostuak esleitzea (37. artikulua).

1. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu bat esleituko die ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu duten ikasleei baldin eta aurretik ikasposturik ez bazuten edo egungo bizilekuaz bestelako eragin eremu batean kokatutako ikaspostua bazuten, hargatik eragotzi gabe ikasle horiek eskuratutako eskubideak, kasuan kasuko itxarote zerrendetan sartzeari eta barematzeari dagokienez. Ikaspostuen esleipen horretatik salbuetsita egonen dira 11. edo 15.10 artikuluan jasotako kasuren batengatik ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu diren ikasle guztiak.

2. Ondorio horietarako, behin betiko itxarote zerrendarik ez duten ikastetxe guztietan hutsik geratzen ahal diren ikaspostuen arabera esleituko ditu ikaspostuak Hezkuntza Departamentuak.

3. Ikaspostuak esleitzeko, 12.1 artikuluan ezarritako lehentasunezko irizpideen puntuazioari dagokion baremoa hartuko da kontuan, a), b) eta f) irizpideak izan ezik.

4. Balizko berdinketak ebaztearekin eta dagokion matrikula formalizatzearekin zerikusi duen guztiari dagokionez, 37. artikuluaren 4. apartatutik 8.era xedatutakoari jarraikiko zaio.

15.–Ikasleak ikastetxera joaten hastea (39. artikulua).

1. Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek ikasturtea hasteko zehazturiko epeetan hasi beharko dute joaten ikastetxera. Eskoletara joaten hasteko betebehar hori –eta beharra ez betetzeak dakartzan ondorioak– ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu ez arren ikastetxe batean matrikulatuta dauden ikasleei ere aplikatzen ahalko zaie, bai eta 7.1 artikuluan ezarritako ikaspostuak erreserbatzeko egoeretatik edozeinetan dauden ikasleei ere.

2. Ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 15a baino lehen ikastetxeko eskoletara joaten ez bada, galdu eginen du dagokion ikaspostua. Aitzitik, eta kasu zehatz bakoitzerako, Hezkuntza Departamentuak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta baietsi ondoren. Nolanahi ere, arrazoiak data hori baino lehen jakinarazi beharko dira. Horretarako, ikastetxeek egoera horren berri emanen diote Hezkuntza Departamentuari, jakinaren gainean egon dadin eta behar bezala balora dezan.

16.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzea, ikasturtea hasi aurretik (41. artikulua).

1. Eskaera ikasturtea hasi aurreko aldian egiten ahalko dute 41. artikuluko 1. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.

2. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Eskabide hori horretarako zehaztutako eredu ofizialari egokituko zaio, eta gaitutako epeetan aurkeztu beharko da. Halaber, zehaztuko da zein ikastetxetan eskolatu nahi den ikaslea (lehen aukera gisa adieraziko da ikastetxe hori), eta gehienez beste bederatzi ikastetxe ere adierazten ahalko dira (lehendabizi aukeratutako ikastetxea esleitzen ez zaion kasuetarako), lehentasun-ordenaren arabera. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu hutsak dauzkaten ikastetxeen zerrenda argitaratuko du, eta eskatzaileek zerrenda horretan ageri diren ikastetxeak baino ezin izanen dituzte hautatu. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

3. Familiek hala eskatzen badute, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, horien ordena edozein delarik ere, eskabidea tramitatzeko eta, eskatzaileak eskatuz gero, baita aurkezteko ere, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

4. Hezkuntza Departamentuak xedatuko du, 13.6 artikuluan aipatzen den jendaurreko zozketaren arabera, ikaspostuak esleitzeko ordena, eta horiek esleituko ditu.

5. Prozesuaren emaitzari, matrikula formalizatzeari, balizko kanporatzeei eta ikasleak ikastetxera joaten hasteari dagokienez, 41. artikuluaren 9. apartatutik 13.era ezarritakoari jarraikiko zaio.

17.–Ikasleak epez kanpo onartzea, ikasturtea hasi ondoren (42. artikulua).

1. Eskaera ikasturtea hasi ondoko aldian egiten ahalko dute 42. artikuluaren 2. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.

2. Eskabideak aurkezteari, ikaspostuak esleitzeari eta matrikulazioari dagokienez, 42. artikuluaren 3. apartatutik 7.era ezarritakoari jarraikiko zaio.

18.–Ikasle adingabeen guraso-ahala dutenen arteko desadostasunak (bigarren xedapen gehigarria).

Ikasle adingabeen guraso-ahala dutenak ados jartzen ez badira, bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiko zaio.

19.–Zerbitzu osagarriak.

Zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, eskatzaileek ikaspostua eskatzen badute uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz egokitu zaien ikastetxe publikoan, hizkuntza-eredu jakin batean, eta beren eskaera betetzen ez bada, eskubidea izanen dute garraiorako eta jantokiko zerbitzu osagarriak baliatzeko Hezkuntza Departamentuak esleitzen dien ikastetxean. Horretarako, eta aipatutako eskubidea baliatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean garraioari eta jantokiari buruz indarrean den araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira. Horrez gain, eskubide hori baliatzeko, honako baldintza hau bete beharko dute eskatzaileek: arestian aipatutako uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz egokitzen zaien ikastetxea adierazi izana eskatutako ikastetxeen lehentasun-zerrendan, eta, horrez gainera, ikastetxe hori lehenbizikoa izatea eskatutako hizkuntza-eredua duten ikastetxeen artean.

B.–BERARIAZKO ALDERDIAK

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan araututakoaz gain eta eranskin honetan jasotako alderdi orokorrez gain, ikasleak onartzeko prozesuan, modu zehatzagoan, honako berariazko alderdi hauei jarraikiko zaie:

1.–Onarpen prozesuaren egutegia.

1. Ikasleak onartzeko prozesuari lotutako epeei eta datei dagokienez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoari jarraikiko zaio.

2. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. "Bukaera eguna" jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

3. Aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostua berriz esleitzen bada, bete beharko dira ebazpen honen II. eranskinean ezarritako kasuan kasuko matrikula epeak. Matrikulazio epe horiek ez badira berariaz adierazten, matrikula formalizatu beharko da ikaspostu berria esleitzeko komunikazioak zehazten duen epearen barruan.

2.–Ikaspostua eskatzea.

1. Ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko eskabidea telematika bidez –Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen webgunetik– izapidetzeko erreferentzia Educa atariaren bidez eginen da.

2. Eskabidea izanen da Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxan ageri den ereduaren araberakoa, eta harekin batera, baloratzeko aurkeztu nahi diren agiriez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira nahitaez:

–Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide, familia lotura frogatzeko balio duena.

–Erroldatze-ziurtagiriaren edo erroldatze-agiriaren kopia, non ikaslea eta, gutxienez, hauetako bat agertuko diren: aita, ama edo legezko tutoreetariko bat. Bizilekutik hurbil egotearen lehentasunezko irizpidearen balorazioaren ondorioetarako, kontuan hartu beharko da erroldatze-ziurtagiriak edo -agiriak luzatua egon beharko duela ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako epe arrunta bukatu aurreko 90 egun naturalen barruan.

3. Alegatu nahi diren lehentasunezko irizpide guztiak egiaztatzeko dagokion dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da, edo bestela, baimenaren laukitxoa markatu.

4. Lantokiaren helbidearen arabera baloratzea eskatu nahi bada, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7 artikuluak xedatutakoaren arabera frogatuko da. Besteren konturako langileen kasuan, eta egiaztagirien balorazioaren ondorioetarako, kontuan hartu beharko da egiaztagiriak luzatua egon beharko duela ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako epe arrunta bukatu aurreko 90 egun naturalen barruan. Norberaren konturako langileen kasuan, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

5. Telematika bidez egindako eskabideak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, izapidea amaitu beharko da nahitaezko dokumentazio osoa erantsiz eta "Aurkeztu" botoia sakatuz. Modu telematikoan izapidetutako eskabideetan, desadostasunik badago Educa atariko aukeren pantailan jasotako ikastetxeen eta eskabide-orrian adierazitakoen artean, eskatzaileak Educa atariko aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.

6. Eskabideak aurkeztearen ondorioetarako, eskabidea baliozkotzat eta eraginkortzat joko da kasu hauetakoren batean baldin badago:

–Bi gurasoen edo legezko tutoreen sinadurarekin egindakoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin".

–Horietako batek bakarrik eginikoa, baldin laukitxo hau markatu badu: "Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik aterako da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Eskaera telematika bidez egiten bada, ez da beharrezkoa izanen hura sinatzea ezta ikastetxearen zigilua jartzea ere.

7. Eskatzaileek zalantza badute ikaslea mailaz pasatuko den ala ez, inprimaki berean egin daiteke onartzeko eskaera, bai ikasmailaz igarotzeko bai errepikatzeko, baldin eta bi ikasturteak Haur Hezkuntzako eta/edo Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetakoak badira. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da. Aurrekoa gorabehera, zalantza baldin badago ikaslea Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailara pasatuko den ala ez, eta ikaspostuaren eskatzaileak egoki jotzen badu, honako hauek aurkeztu beharko dira: batetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera; eta, bestetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera. Bi eskabide horiek ezin izanen dira inola ere bikoiztutzat hartu, eta horietako bakoitzean gehienez sei aukera aipatzen ahalko dira.

3.–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat erreserbaturiko ikaspostuak.

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo mailan, eskola-unitate bakoitzeko bi ikaspostu erreserbatuko dira, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen aurreinskripzio epea amaitu arte. Erreserba hori Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztietan gauzatuko da. Ikaspostuak erreserbatzeko epea bukatutakoan, bete gabeko ikaspostu erreserbatuak askatuta geratuko dira ondorio guztietarako, eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako erreserba-txandan sartu ez diren ikasleei eskaintzen ahalko zaizkie.

2. Gainerako ikasturteetan, ikasle horien eskolatze indizeari erreparatuko zaio, zeina aipatzen baita maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 31. artikuluan eta ebazpen honen III. eranskinean. Indize horrek zehaztuko du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bakoitzean eskaini beharreko ikaspostu hutsen izaera. Horretarako, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea ikastetxearen eragin eremuaren batezbestekoaren gainetik daukaten ikastetxe guztietan, ikaspostuen erreserba, bakar-bakarrik, ezaugarri horiek dituzten ikasleentzat izanen da. Aitzitik, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea beren eragin eremuaren batezbestekoaren azpitik duten ikastetxeetan hutsik geldi daitezkeen ikaspostuak baldintza hori betetzen ez duten ikasleei soilik eskainiko zaizkie. Indizeari buruz jasotakotik salbuetsita egonen dira etapa edo hizkuntza-eredu bakoitzeko ikastetxe bakarra duten udalerrietan dauden ikastetxeak. Halakoetan, balizko ikaspostu hutsen eskaintzaren ondorioz onartzen diren ikasleak berdin-berdin onartuko dira hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izan ala ez. Erreserba ebaluazio arruntaren epea amaitu arte mantenduko da eta erreserba hori, ondorio guztietarako, askatuko da behin betiko zerrendak argitaratu aurretik.

3. Ikaspostua eskatzen duen ikaslea ez badago Educa sisteman erroldatuta eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak baditu, berariaz adierazi beharko da eskabidean, horretarako gaitutako laukitxoan, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera. Aldiz, ikasleak Educan erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.

4. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo mailan, ikaspostuen erreserba hori lortzeko aurkeztutako eskabideen kopurua hutsik dauden ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, kontuan hartuko da aipatutako foru aginduaren 12. eta 13. artikuluetan jasotako baremazio irizpideak aplikatuz lortzen den puntuazioaren ondoriozko ikasleen lehentasun-ordena. Gainerako ikasmailetan, eta ikasleak onartzeko itxarote zerrendak egiteari begira, honako hauek hartuko dira kontuan: lehendabizi, ikasleen izaera (HLBP bai edo ez), kasuan kasuko ikastetxean dauden ikaspostu hutsen nolakotasunaren arabera (HLBPkoak edo ez); eta, bigarrenik, baremazio irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioa.

4.–Per capita errentaren kalkulua.

1. Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, onarpen-eskabidean nahitaez markatu beharko da 2021eko ekitaldiko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimenaren laukitxoa, Ogasuneko datuak lortzeko. Horrela, Hezkuntza Departamentuak atal honi dagokion puntuazioa esleitzen ahalko du. Errenta-aitorpen bereizien kasuan, bi gurasoek edo legezko tutoreek baimendu beharko dute, eta behar bezala identifikatuta geratu beharko dute. Ez dira inola ere kontuan hartuko paperean aurkeztutako errenta-aitorpenak.

Onartzeko ondorioetarako, honako hau izanen da familia-unitatearen kontzeptua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan araututakoa:

"71. artikulua. Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Zerga honetarako honako hauek dira familia-unitateak:

a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

b) Berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin nahiz bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko paragrafoetan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Ondorengoekin parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, lehengo kasuetan ez daudenak.

2. Inor ere ezin da aldi berean bi familia-unitatetako kide izan.

3. Familia-unitateko kideen kopurua urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoerari begiratuz zehaztuko da, familia-unitateko kideren bat urtean zehar hil bada salbu; izan ere, kasu horretan gainerako kideek baterako aitorpena aukera baitezakete, hildakoaren errentak ere sartuta.

Aukera hori ez da bidezkoa ezkontideetako bat hil eta, urtea bukatu baino lehen, alarguna berriro ezkontzen bada."

2. 2022. urteko lanbide arteko gutxieneko soldata 14.000 eurokoa da. Familia-unitatearen per capita errenta kalkulatuko da kontuan hartuta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko likidazio oinarria(k) zati aitorpenean agertzen diren familia-unitateko kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarrita dagoen bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak). Errenta tarteak eta bakoitzari emanen zaion puntuazioa ondoko hauek dira:

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia edo hori baino txikiagoa bada (7.000 eurokoa edo txikiagoa): 3 puntu.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino handiagoa eta soldata horren hiru laurdenak edo txikiagoa bada (7.000 euro baino handiagoa eta 10.500 eurokoa edo txikiagoa): 2 puntu.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren hiru laurdenak baino handiagoa eta soldata hori bera edo txikiagoa bada (10.500 baino handiagoa eta 14.000 eurokoa edo txikiagoa): 1 puntu.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa bada: 0 puntu.

3. Ikasleak onartzeko baremoaren ondorioetarako, per capita errenta kalkulatzeko, honako hauen batura hartuko da familia-unitatearen errentatzat: batetik, likidazio-oinarria(k) (550. laukitxoa) eta, bestetik, PFEZaren ondorioetarako salbuetsitzat jotzen diren gainerako errenta eskuratuak (529. laukitxoa Nafarroako Foru Komunitateko errenta-aitorpenean). Familia-unitatearen per capita errenta honela kalkulatuko da: likidazio-oinarri osoa zati familia-unitateko kideen kopurua.

5.–Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria.

Hezkuntza Departamentuak ofizioz 0,5 puntu emanen dizkio eskatzaileari, baldin eta haren gurasoetako edo legezko tutoreetako baten bizilekutik edo lantokitik hautatutako edozein ikastetxetara dagoen distantzia –Hezkuntza Departamentuak daukan ikastetxeen erregistroan ageri diren moduan– 1.500 metro linealekoa edo hortik beherakoa bada. Katastroko lurzatiaren arduraduna den udalak xedatuko du zein den helbide balioduna. Horrek kalea eta ataria izan behar ditu, eta haren koordenatuek bat eginen dute udalak emandakoekin eta Nafarroako Posta Helbideen Kudeatzailean agertzen denarekin.

2. Bizilekutik edo lantokitik hurbil egotearen lehentasunezko irizpidea baloratzeko ezarritako baldintzez gain, honako hau ere bete beharko da: puntuatu nahi den helbide eskatzailearen altak eskabideak aurkezteko epe arrunta –ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoa– amaitu baino gutxienez 30 egun lehenagokoa izan behar du. Norberaren konturako langileen kasuan, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

6.–Jendaurreko zozketa.

1. Bat etorriz maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13.6 artikuluan araututakoarekin, hurbiltasun linealaren irizpide osagarriak ez badu balizko berdinketak desegiteko balio, horiek jendaurreko zozketaren bidez ebatziko dira.

Zozketa hori organo eskudunaren aurrean eginen da, Hezkuntza Departamentuan (San Domingo kalea z.g.), ebazpen honen II. eranskinean ezarritako datan eta orduan. Zozketak ondoko prozedura honi segituko dio:

–Zerrenda bat eginen da Nafarroan inskribatutako eta matrikulatutako ikasle guztiekin, eta bakoitzari zenbaki bat emanen zaio.

–Gero, zenbaki bat aterako da, ikasle batena izanen dena.

–Zenbaki hori nori dagokion, pertsona horretatik hasita zehaztuko da ikaspostuak esleitzeko lehentasuna.

2. Aurreko prozedura horri guztiari buruzko akta eginen da, eta bertan jasoko da zozketaren emaitza.

7.–Ikasleak alfabetikoki ordenatzeko irizpideak, berdinketak ebatzi behar diren kasurako.

Ikasle guztiak ordenatuko dira, eta horretarako kontuan hartuko dira, lehenengo eta behin, abizenak, eta, bigarrenik, ponte-izena, Educan ordenatzeko irizpideen arabera, hau da:

–Ikasleek abizen bakarra adierazi badute, lehenengo abizen horrez gain bigarrena ere adierazi dutenen atzetik jartzen dira.

–Aurrizkia duten abizenak eta abizen konposatuak: preposizioak, kontrakzioak, artikuluak eta zenbait abizenen parte diren bestelako hitzak abizenaren osagaitzat hartzen dira. Kasu horietan, zuriunea "a" letraren aurreko karakteretzat hartzen da.

–Letra larriak, tiletak, apostrofoak eta marratxoak ez dira aintzat hartzen ordenatzeko garaian.

8.–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozedura.

1. Ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen ikasturtean onartzeko aukera gehigarrien prozeduran, bete beharko dira II. eranskinean ezarritako epeak eta Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxan jasotako eskabide eredua. Hala eskatzen duten eskatzaileek jarraian aipatzen den ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute:

–Ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta ez badute ikasposturik lortu, epe arruntean aurkeztutako eskabidean lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute.

–Ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta prozesutik kanpo geratu badira, aukera gehigarrien prozeduran aurkeztutako eskabide berrian lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute.

2. Aukera gehigarrien prozeduran parte hartzea, ahal dela, telematika bidez gauzatuko da, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaituriko webgunearen bidez. Familiek aurreko apartatuan adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskaera. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epea amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ikastetxeak izapidetzeaz arduratuko dira. Horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, egiaztatzea eta barematzea, foru agindu honetan ezarritako ikasleak onartzeko irizpideen arabera.

3. Aukera berriak aurkeztu aurretik, Hezkuntza Departamentuak, hala badagokio, ikaspostu hutsen zerrendaren berri emanen du, nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxaren bidez.

4. Aukera gehigarrien prozeduran eskatutako dokumentazioa aurkezteko, dokumentazio hori ezin izanen da izan eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu ondokoa.

5. Berdinketarik gertatzen bada, horiek ebatziko dira maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13. artikuluaren 3. apartatutik 6.era bitartekoetan eta 29. artikuluan araututakoaren arabera.

9.–Zerrendak.

1. Ikasleen behin-behineko eta behin betiko onarpenari buruzko informazioa Educa atarian egonen da eskuragarri familientzat. Era berean, behin-behineko eta behin betiko zerrendak ikastetxean jarri beharko dira, ongi ikusteko toki batean.

2. Onartzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendan jaso behar diren datu pertsonalak argitaratzeko.

10.–Akatsen zuzenketa, erreklamazioak eta uko egiteak.

1. Behin-behineko zerrenden gaineko zuzenketak, erreklamazioak eta uko egiteak helarazi beharko zaizkio ikaspostua eskatzeko lehenengo aukera gisa adierazitako ikastetxeko eskolatze gaietan eskumena duen kasuan kasuko organo edo arduradunari, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epearen barruan.

2. Uko eginez gero, onartua izateko eskabidean adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko.

11.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua.

Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua bi alditan banatuko da:

–Eskaerak onarpen-eskabidearen xedeko ikasturtea hasi aurretik aurkezteko aldia: aldi horretarako epeak eta datak ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Gainera, epe horietan aurkeztu beharreko eskabidea Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratzen den fitxan ageri den ereduaren araberakoa izanen da.

–Eskaerak onarpen-eskabidearen xedeko ikasturtea hasi ondoren aurkezteko aldia.

Bi kasuetan, eskabideak ikastetxeen bidez izapidetuko dira.

12.–Matrikula formalizatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Ikastetxe batean onartutako ikasle berrien matrikula formalizatzeko, bai epe arruntean bai epe horretatik kanpo, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion matrikularekin batera, ikaslea onartu duen ikastetxeko idazkaritzan, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan:

–Erroldatze-ziurtagiria edo erroldatze-agiria, zeina aurreinskripzioaren orriarekin batera aurkeztuko baita ikastetxean, horretarako ezarritako epeetan.

–Familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren, NANaren, pasaportearen, AIZaren, ANTaren, ikasle txartelaren edo baliokideen kopia.

–Txerto karneta edo beste edozein agiri mediko, adierazten duena zer txerto dosi hartu diren edo zer mediku azterketa egin diren.

–Osasun-txartelaren kopia.

–Egindako osasun azterketen txostenen kopia, ikasleek desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badute, ikastetxeak jakin beharrekoak.

2. Dokumentazio horretan, ikaslearen izen-abizenek bat etorri behar dute familia-liburuan edo jaiotza-ziurtagirian, NANean, pasaportean, AIZn, ANTan, ikasle txartelean edo baliokideetan agertzen direnekin.

13.–Ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen funtzioak.

Onartzeko prozesu osoan zehar, ikastetxeek beren gain hartu beharko dituzte indarrean dagoen araudia aplikatzearen ondorioz dagozkien funtzio guztiak, bai eta, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien beste edozein; besteak beste, honako hauek:

Funtzio orokorrak:

–Ikastetxeek matrikularen aurreikuspena igorri eta jakinarazi beharko dute Educaren bidez, "Ikastetxearen eskaintza (matrikularen aurreikuspena)" atalean.

–Ikastetxeek onarpen prozesuari buruzko informazioa eman beharko diete ikaspostuaren eskatzaileei, bai ikastetxean bertan, bai beren web-orriaren bidez. Ikastetxeek eman beharreko informazioak kasuan kasuko hezkuntza proiektua bilduko du eta, hala badagokio, ikastetxearen berezko izaera. Gainera, ikastetxeek onarpen prozesua erregulatzeko araudiari buruzko informazioa jarriko dute eskatzaileen eskura, prozesua ezagutzen eta ebazten laguntzeko, eta, horretarako, beharrezko mekanismo guztiak egokituko dituzte onarpen prozesu osoan zehar parte-hartzaileei gardentasuna, publizitatea eta oinarrizko informazioa ematea bermatzeko betebeharra betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eta interesdunek horren berri izan dezaten, informazio hori jendaurrean jarri beharko dute, ebazpen hau eta dagozkion eranskinak ere barne hartuta. Informazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesu arrunta amaitzen den egunera arte jarri beharko da ikusgai.

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailako ikasleak onartzeko kasuetan salbu, ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinarazi behar diote, Educaren bidez, zein ikaspostu huts dituzten. Halaber, adierazi behar dute zeintzuk diren mailaz igotzen diren ikasleak eta zeintzuk ez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan. Era berean, ikastetxeek atxikitako ikasleen zerrenda bidali beharko diote Bigarren Hezkuntzako ikastetxeari, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera.

–Ikastetxeko eskolatze gaietan eskumenak dituen kasuan kasuko organoak edo arduradunak jendaurrean jarri beharko du, ikastetxeko toki ikusgarri batean, berariaz bere ikastetxeari dagokion behin-behineko eta behin betiko zerrendei lotutako informazioa. Halaber, bertan adierazi beharko du eskatzaileek segitu beharko duten prozedurari buruzko beharrezko informazioa.

–Ikastetxeek irakaskuntza-etapa bakoitzean matrikula formalizatzeko eskatuko den dokumentazioa erakutsi beharko dute, bai ikastetxean bertan, bai beren webgunean.

–Ikaslea onartzeko eskaera zer ikasturtetarako egiten den, ikasturte horretako irailaren 15a baino lehen eskoletara joaten ez bada, ikastetxeek inguruabar hori jakinaraziko diote Hezkuntza Departamentuari, horrek jakin dezan eta behar bezala balora dezan.

–Ikastetxeek berehala jakinarazi beharko dizkiote dagokion tokiko eskolatze batzordeari edo Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateari ikasturtean zehar beren ikasleen artean izandako bajak. Ondorio horietarako, eta derrigorrezko etapetako berezko irakaskuntzen kasu guztietan, ikasleen bajatzat hartuko da ikasketa espedientea beste ikastetxe batera lekualdatzearen ondoriozkoa, baldin eta destinoko ikastetxeak lekualdatze hori gauzatzeko behar den dokumentazioa eskatu badu aldez aurretik. Era berean, ikasleak behin eta berriz agertzen ez badira, eta ez agertze hori justifikatzeko arrazoirik aurkezten ez badute, ikastetxeek hori jakinarazi egin beharko dute. Ondorio horietarako, eta kasuan kasuko inguruabar zehatzak baloratu ondoren, ikasturtean zehar ikasle gehiago eskolaratzeko suertatzen ahal diren beharrei erantzuteko erabiltzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak ikaspostu horiek.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen erroldan ikasleak sartzen diren kasu guztietan, ikastetxeek berehala eman beharko diete egoera horren berri ikaslearen guraso-ahala duten gurasoei edo legezko tutoreei, eta berariaz adierazi beharko dute familiak jakinarazpen hori jaso duela.

–Ikastetxeek, eskolatze batzordeek eta, hala badagokio, Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateak artxibatu eta zainduko dute ikasleak onartzeko prozesuari dagokion dokumentazio osoa, ikaspostuak esleitzeko ebazpena ematen den egunetik hasita gutxienez bost urtez. Dokumentazio hori hezkuntza administrazioaren eskura izanen da, egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak eta ikuskapenak egiteko.

–Ikastetxeek elkarri lagunduko diote ikasleak onartzeko prozesuan zehar sortzen ahal diren intzidentzia guztietan.

Ikaspostua eskatzeko eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozeduran izan ezik, gainerako ikasmailetan ikasleak onartzeko prozesuan familiek eskabidean agertzen den edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskaera. Ikastetxe horiek laguntza eman beharko dute edozein dela ere eskabidean jarri zaien ordena. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Halaber, laguntza hori emanen da, maila berean, ikasturtea hasi aurreko epean ikasleak onartzeko epe arruntetik kanpo aurkezten diren eskabideekin lotutako kasu guztietan.

–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxeek errespetatu beharko dute eskabideak aurkezteko bukaera eguna, ebazpen honen II. eranskinean ezarri dena. Kontuan hartu behar da ezen, epe hori bukatu ondoren, ikastetxeek ezin izanen dutela Educan eskabiderik bete, ezta inolako dokumentaziorik erantsi ere; izan ere, epea bukatu ondoren, kasuan kasuko onarpen eskabideak lehenik aukeraturiko ikastetxearen eskura jarriko dira, eta hori arduratuko da eskabideak Educaren bidez tramitatzeaz.

Ikaspostua eskatzeko eskabidean lehen aukera gisa adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:

–Eskabideak aurkezteko epe arrunta bukatu ondoren, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera, ikaslea onartzeko kasuan kasuko eskabidea lehenik aukeratutako ikastetxearen eskura jarriko da, aplikazio informatikoaren bidez. Ikastetxe hori arduratuko da eskabidea Educaren bidez tramitatzeaz; horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, horiek egiaztatzea eta baremazio egokia egitea. Halaber, funtzio hori eginen da, maila berean, ikasturtea hasi aurreko epean ikasleak onartzeko epe arruntetik kanpo aurkezten diren eskabideen izapidetzearekin lotutako kasu guztietan.

–Familiek, hala eskatzen badute, ikasleak onartzeko eskabidean lehen aukera gisa agertzen den edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute uko egiteen eta balizko erreklamazioen kasuetan. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du uko egitea edo balizko erreklamazioa. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozeduran, ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta ez badute ikasposturik lortu, eskatzaileek eskabideak aurkezteko epe arruntean aurretik aurkeztutako eskabidean lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute. Ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta prozesutik kanpo geratu badira, aukera gehigarrien prozeduran aurkeztutako eskabide berrian lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute. Bi egoera horietan, familiek ikastetxe horien laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskaera. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ikastetxeak izapidetzeaz arduratuko dira. Horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, egiaztatzea eta barematzea, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan ikasleak onartzeko ezarritako irizpideen arabera.

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozeduran, familiek, hala eskatzen badute, eskabidean lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahal dute balizko erreklamazioak izapidetzeko, betiere aurreko apartatuan lehen aukerako ikastetxeen gainean jasotako baldintzen arabera. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du erreklamazioa. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

–Behin-behineko zerrenden edo, kasua bada, aukera gehigarrien prozeduren gaineko erreklamaziorik bada, eskolatze gaietan eskumenak dituen ikastetxeko organoak edo arduradunak ebatziko du, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan.

Epez kanpoko aldiaren berezko funtzioak, ikasturtea hasi ondoren:

–Udalerriko ikastetxeek eskabidea izapidetzen lagunduko diete hala eskatzen duten familiei, eta, eskatzaileek eskatuz gero, gainera, eskabidea eskuordetuta aurkeztu beharko dute.

–Ikaspostua esleitu ondoren, tokiko eskolatze batzordeek, Hezkuntza Departamentuko unitate eskudunak, edo, hala badagokio, tokiko eskolatze batzorderik ez dagoen udalerrietako ikastetxeek, ofizioz matrikulatuko dituzte ikasle horiek Lehen Hezkuntzako berezko irakaskuntzetara sartzen diren kasu guztietan. Kasuan kasuko ikastetxeak sartuko ditu ikasleen datuak. Aitzitik, guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek formalizatu beharko dute Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzetan sartzeko ikasleen matrikula.

–Ikastetxeek beharrezkoa den informazio eta dokumentazio guztia bidali beharko diete kasuan kasuko tokiko eskolatze batzordeei, dagozkien funtzioak bete ahal izan ditzaten.

14.–Ikasleen ratioa.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 157.1 a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetako ikasmaila guztien ikasleen ratioa 25ekoa izanen da gehienez.

2. Ikasleen ratioa 25ekoa izanen da gehienez Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetako ikasmaila guztietarako, bat etorriz Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 147.1 a) artikuluan ezarritakoarekin.

Hala ezartzen baitu bere 36. artikuluaren 4. puntuan apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituenak, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen indizea aintzat harturik, Hezkuntza Departamentuak dena delako hezkuntza mailarako finkatuta daudenak baino ikasle ratio txikiagoak ezartzen ahal ditu, dagokionean.

Hori horrela, Hezkuntza Departamentuak, 2023-2024 ikasturterako, ratioa 20 ikaslekoa izanen dela ezartzen du, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan, eta 22 ikaslekoa Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailan, ebazpen honen III. eranskineko 1. taulan jasotako HLPBI indizea egiten den egunean indize negatiboa duten ikastetxeetan eta hizkuntza-ereduetan.

3. Ebazpen hau onesten den unean ikastetxeren batek aipatutakoa baino ratio handiagorik duten taldeak baditu, ezin izanen ditu gertatzen diren bajak ordeztu baldin eta horrek ratio hori gainditzea ekartzen badu.

15.–Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es

–Informazioa eta aholkua: 848 42 66 17 / 848 42 69 86.

–Tramitazioari eta ikastetxeetan onartzeari buruzko kontuak: 848 42 32 38 / 848 42 32 39 / 848 42 69 83.

II. ERANSKINA

2023-2024 ikasturtea
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

IKASLEAK HAUR HEZKUNTZAKO 1. MAILAN ONARTZEA

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Ikaspostu hutsak argitaratzea nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan

Martxoaren 3a

Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (bakarrik erabiliko da izan daitezkeen berdinketak ebazteko)

Martxoaren 3a (13:00etan)

Eskabideak aurkeztea

Martxoaren 6a

Martxoaren 10a

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea, egiaztatzea eta barematzea

Martxoaren 20a

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea

Martxoaren 30a

Zuzenketak, erreklamazioak eta uko egiteak, lehen aukerako ikastetxean, behin-behineko zerrendei dagokienez

Martxoaren 31

Apirilaren 4a

Lehen aukerako ikastetxea: behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak ebaztea

Apirilaren 17a

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea (ez onartuen edo baztertuen kasuan, hona jo: *)

Apirilaren 19a

Matrikulatzeko 1. epea (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): ikasleak matrikulatzea, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 19a

Ekainaren 23a
(14:00ak arte)

Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik

Ekainaren 26a

Matrikulatzeko 2. epea, aukera hobetzearen ondorioz beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleendako (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 27a

Ekainaren 29a
(14:00ak arte)

Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik

Uztailaren 3a

*Aukera gehigarrien prozedura (3 aukera gehienez)

Eskura dauden ikaspostu hutsen argitalpena, aukera bakar batean ere onartu ez diren edo baztertu diren ikasleendako

Ekainaren 19a

Gehienez ere beste 3 aukera aurkeztea

Ekainaren 19a

Ekainaren 21a

Ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea, egiaztatzea eta barematzea

Ekainaren 23a

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea

Ekainaren 26a

Erreklamazioak behin-behineko zerrendei

Ekainaren 27a

Ekainaren 29a

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea

Uztailaren 3a

Matrikulatzeko 3. epea, aukera hobetzearen ondorioz edo aukera gehigarrien prozeduraren bitartez beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleendako (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): matrikula, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Uztailaren 3a

Uztailaren 4a (14:00ak arte)

Hezkuntza Departamentuak ikaspostua esleitzea (46/2021 FAren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz)

Uztailaren 17tik aurrera

EPEZ KANPO

Ikaspostu hutsak dituzten ikastetxeak argitaratzea, nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan

Abuztuaren 22a

Eskabideak aurkeztea (46/2021 FAren 41.1 artikuluan ezarritako ikasleendako soilik)

Abuztuaren 24a

Abuztuaren 25a

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea eta egiaztatzea

Abuztuaren 29a

Abuztuaren 30a

Onarpen prozesuaren emaitzak argitaratzea

Abuztuaren 31

Ikasleen matrikula (matrikula formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko da)

Abuztuaren 31

Irailaren 1a
(14:00ak arte)

HAUR HEZKUNTZAKO 2. MAILATIK LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILARA BITARTEKO IKASLEEN ONARPENA

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Bigarren Hezkuntzako ikastetxera igortzea berari atxikitako 6. mailako ikasleen zerrenda

Maiatzaren 16a

Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (bakarrik erabiliko da izan daitezkeen berdinketak ebazteko)

Martxoaren 3a
(13:00etan)

Eskabideak aurkeztea

Martxoaren 6a

Martxoaren 10a

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea, egiaztatzea eta barematzea

Martxoaren 21a

Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinaraztea, Educa bidez, ikastetxean eskura dauden ikaspostu hutsak; halaber, ikasmailaz igotzen diren ikasleak eta igotzen ez direnak adieraziko dira

Ekainaren 1a

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea

Ekainaren 6a

Zuzenketak, erreklamazioak eta uko egiteak, lehen aukerako ikastetxean, behin-behineko zerrendei dagokienez

Ekainaren 7a

Ekainaren 9a

Lehen aukerako ikastetxea: behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak ebaztea

Ekainaren 12a

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea

Ekainaren 14a

Matrikulatzeko 1. epea (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): Ikasleak MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 19a

Ekainaren 23a
(14:00ak arte)

Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik

Ekainaren 26a

Matrikulatzeko 2. epea, aukera hobetzearen ondorioz beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleendako (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): Matrikulatzea, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehenago esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 27a

Ekainaren 29a
(14:00ak arte)

Hezkuntza Departamentuak ikaspostua esleitzea (46/2021 FAren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz)

Uztailaren 17tik aurrera

EPEZ KANPO

Ikaspostu hutsak dituzten ikastetxeak argitaratzea, nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan

Abuztuaren 21a

Eskabideak aurkeztea (46/2021 FAren 41.1 artikuluan ezarritako ikasleendako soilik)

Abuztuaren 23a

Abuztuaren 24a

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea eta egiaztatzea

Abuztuaren 28a

Abuztuaren 29a

Onarpen prozesuaren emaitzak argitaratzea

Abuztuaren 30a

Ikasleak matrikulatzea: Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan, gurasoek edo legezko tutoreek formalizatuko dituzte matrikulak (matrikula formalizatzen ez bada eskuratutako ikaspostua galduko da).

Lehen Hezkuntzako maila guztietan, Hezkuntza Departamentuak ofizioz formalizatuko du matrikula baldin eta gurasoek edo legezko tutoreek horretarako ezarritako epean formalizatzen ez badute

Abuztuaren 31

Irailaren 1a
(14:00ak arte)

III. ERANSKINA

Hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatzearen indizea
(HLBPI indizea)

Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak eta maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduak arautzen eta garatzen dute, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Arau horiek zehazten dute ezen hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen banaketa orekatua zaintzeko, Hezkuntza Departamentuak urtero prestatuko duela hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatzearen indizea (HLBPI indizea), ikastetxeen arabera.

Halaber, aipatu arauek adierazten dute indize horrek jaso beharko dituela, gutxienez, honako hauek: hezkuntza-laguntzako berariazko premien baldintza pertsonalak, curriculum atzerapena eta hartutako hezkuntza-neurriak.

Hori guztia oinarri hartuta, HLPBI indizea honako berezitasun hauei eta prozedura honi jarraituz eraikiko da:

–Kalkulua Educa aplikazioan erregistratutako datuetan oinarrituta egiten da (Educa da Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa), eta, zehazkiago, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen erroldan (HLBPI) erregistratutako datuetan oinarrituta. Errolda hori garatzen da Hezkuntza Departamentuak argitaratutako "HLBPI errolda eguneratzeko gida" delakoan jasotako jarraibideen arabera. Beraz, HLBPI erregistroak soilik hartzen dira kontuan. Gida horretan egindako aldaketek indizearen kalkulua aldatzea dakarte.

–Erreferentziako datu-base hori abian den urteko urtarrilaren 31n lortuko da, edo, hala badagokio, ahalik eta egun baliodun hurbilenean.

–Indizea modu bereizian kalkulatzen da, emandako irakaskuntzen arabera: alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako (HLE) irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak, eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta/edo Batxilergoko (BH) irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak. Haur eta Lehen Hezkuntzako (HLE) eta Bigarren Hezkuntzako (BH) irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen kasuan, indizea bereizita kalkulatzen da.

–Hizkuntza-eredu bat baino gehiago ematen dituzten ikastetxeetan ere modu bereizian kalkulatuko da indizea; izan ere, hala egin ezean, ikastetxearen indize bateratuak konparaziozko bidegabekeria edo tratu desberdina eragin dezake eragin eremu bereko ikastetxeen artean. Kalkulua bereizita egiten da A eta G hizkuntza-ereduetarako, batetik, eta B eta D hizkuntza-ereduetarako, bestetik.

–HLBPI gisa erregistratutako eta ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleak soilik hartzen dira kontuan. Hau da, indizea kalkulatzean ez dira kontuan hartzen talde espezifikoetan eskolatutako ikasleak (ikasgela alternatiboa, GNO ikasgela, CBU ikasgela, IEHP ikasgela, curriculum-aniztasuneko ikasgela, curriculum egokituko programa, etab.). Era berean, ikastetxeko matrikula orokorrari dagokionez, ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleak bakarrik hartuko dira kontuan.

–HLBPI erroldan jasotako kategoria eta kausa bakoitzari jarraian jasotzen diren pisuak esleitzen zaizkio (pisu horiek ez dira elkarren baztertzaileak):

PISUA

Hezkuntza neurria

2 urte edo gehiagoko CEE

5

2 urte edo gehiagoko CEE + Sarrera

5

Urtebeteko CEE

4

Urtebeteko CEE + Sarrera

4

Curriculuma eguneratzeko plana (CEP)

2

Errekuperazio plana (EP)

2

Errekuperazio plana (EP) + Sarrera

2

Hezkuntza-errefortzua (HE)

1

Hezkuntza errefortzua-Sartzeko Curriculum Egokitzapena

1

Hezkuntza errefortzua-Curriculuma aberastea

1

Zatikatzea

1

Zatikatzea + Sarrera

1

Malgutzea

1

Hezkuntza neurririk gabe

-

Prestakuntza-ibilbide egokitua

-

Prestakuntza-ibilbide egokitua + Hezkuntza errefortzua-Sartzeko Curriculum Egokitzapena

-

Curriculum-atzerapena

2 urte edo gehiagoko curriculum desfasea

3

Urte bateko curriculum desfasea, gutxi gorabehera

1

Curriculum desfaserik gabe

-

Kategoria

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak (HPB)

5

Heltze prozesuko atzerapena (HA)

4

Hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmendua

4

Ikasteko prozesuaren nahasmenduak

4

Arretaren nahasmendua

4

Adimen gaitasun handiak (GH)

1

Osasuneko beste diagnostiko batzuk

1

Ikaskuntzarako hizkuntzaren ezezagutza handia

4

Gizarte eta hezkuntza ahulezia egoeran egotea

1

Hezkuntza sisteman berandu sartzea

1

Egoera pertsonalak edo eskola historiarekin loturikoak

1

–Kalkulurako prozedura:

  • Erroldako erregistro bakoitzaren zuzeneko puntuazioa lortzen da aintzat hartuta kategoria eta/edo alderdi bakoitzari esleitutako pisua; ikastetxe osoaren puntuazioen batura egiten da eta ikastetxeko matrikularekin zatitzen da (dagokion irakaskuntzan, HLE edo BH, eta ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleena). Horrela, puntuazio edo balio bat esleitzen zaio ikastetxe bakoitzari, hau da, HLBPI gisa erregistratutako eta ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleen puntuazioen batez bestekoa.
  • Ikastetxeko puntuazioak eraldatu egiten dira, batez bestekoa 0 eta desbideratze tipikoa 1 dituen banaketaren arabera eta, hartara, 0 izanen delarik Nafarroaren batez bestekoa. Hezkuntza sistemei buruzko nazioarteko azterlanetan, oro har, ikasleen egoera sozioekonomikoa jasotzen duten indizeak zero batezbestekoarekin eta bat desbideratze tipikoarekin aurkezten dira: halatan, balio negatiboek eta batezbestekotik beherakoek ikasleentzat kaltegarriak diren egoerak adierazten dituzte; balio positiboek eta batezbestekotik gorakoek, aldiz, ikasleentzat onuragarriak diren egoerak adierazten dituzte.

Puntuazioak bider -1 egiten da. Horrela, indizea eraikitzen da halako moduz non indize negatiboa duten ikastetxeetan (hau da, batez bestekotik beherakoa dutenetan), hezkuntza-laguntzako berariazko premiekin eskolatuak dauden ikasleen pisua handiagoa baita indize positiboa duten ikastetxeetan baino.

1. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Nafarroa.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1.39.

Desbideratze tipikoa: 1,00.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Altsasuko Sg. Corazón ik. it.-BD

-0,29

Aiegiko Mater Dei ik. it.-AG

1,00

Barañaingo Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG

-0,10

Berako Sg. Corazón ik. it.-AG

-0,15

Berako Sg. Corazón ik. it.-BD

-0,00

Burlatako Amor de Dios ik. it.-AG

-0,92

Burlatako Irabia-Izaga ik. it.-AG

0,78

Burlatako Notre Dame ik. it.-AG

-0,28

Burlatako Regina Pacis ik. it.-AG

0,04

Zizur Txikiko Miravalles ik. it.-AG

0,69

Lizarrako Santa Ana ik. it.-AG

0,14

Lodosako La Milagrosa ik. it.-AG

-0,27

Mendabiako Ntra. Sra. de los Dolores ik. it.-AG

0,53

Mutiloako Luis Amigó ik. it.-AG

0,75

Iruñeko Calasanz ik. it.-AG

0,40

Iruñeko Claret Larraona ik. it.-AG

0,59

Iruñeko El Redín ik. it.-AG

0,40

Iruñeko Esclavas Sg. Corazón ik. it.-AG

-0,24

Iruñeko Hijas de Jesús ik. it.-AG

0,28

Iruñeko La Comp. Escolapios ik. it.-AG

-0,30

Iruñeko Liceo Monjardín ik. it.-AG

0,93

Iruñeko Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG

0,35

Iruñeko S. Cernin ik. it.-AG

0,97

Iruñeko S. Ignacio ik. it.-AG

0,67

Iruñeko Sant. Sacramento ik. it.-AG

-0,18

Iruñeko Santo Tomás ik. it.-AG

0,30

Iruñeko Sg. Corazón ik. it.-AG

0,71

Iruñeko Sta. Catalina Laboure ik. it.-AG

-1,13

Iruñeko Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG

0,33

Iruñeko Vedruna ik. it.-AG

0,28

Sarrigurengo Sta. María la Real ik. it.-AG

0,76

Tafallako E. Pías ik. it.-AG

-1,41

Tuterako Anunciata ik. it.-AG

0,62

Tuterako Cia de María ik. it.-AG

0,46

Atarrabiako La Presentación ik. it.-AG

-0,61

Abartzuzako Zumadia HLHIP-BD

-0,39

Ablitasko San Babil HLHIP-AG

-0,21

Oibarko G. V. Casamayor HLHIP-AG

-0,45

Alloko La Cruz HLHIP-AG

-1,44

Alloko La Cruz HLHIP-BD

1,39

Almandoz HLHIP-BD

1,39

Altsasuko Zelandi HLHIP-AG

-2,20

Altsasuko Zelandi HLHIP-BD

-0,27

Amaiur HLHIP-BD

0,99

Antzingo Lokiz HLHIP-AG

0,39

Antzingo Lokiz HLHIP-BD

1,19

Andosillako V. Cerca HLHIP-AG

-0,30

Antsoaingo Ezkaba HLHIP-BD

0,76

Añorbe HLHIP-AG

-0,18

Agoizko S. Miguel HLHIP-AG

-0,77

Agoizko S. Miguel HLHIP-BD

0,87

Arantza HLHIP-BD

0,63

Arbizuko Herri Eskola HLHIP-BD

0,29

Aresoko Nazabal HLHIP-BD

0,60

Arguedasko Sancho Ramírez HLHIP-AG

-0,06

Arizkun HLHIP-BD

0,24

Arraioz HLHIP-BD

-0,34

Arroizko La Balsa HLHIP-AG

-0,55

Artaxoako Urraca Reina HLHIP-AG

0,52

Auritz HLHIP-BD

0,39

Auzperri HLHIP-BD

-0,90

Azagrako Fr. Arbeloa HLHIP-AG

0,34

Azpilkueta HLHIP-BD

-0,23

Barañaingo Alaiz HLHIP-BD

0,44

Barañaingo Eulza HLHIP-AG

-0,47

Barañaingo Sahats HLHIP-AG

-0,43

Barasoaingo M. Azpilcueta HLHIP-AG

-0,83

Barasoaingo M. Azpilcueta HLHIP-BD

1,39

Beire HLHIP-AG

-3,49

Bera Ricardo Baroja HLHIP-BD

0,89

Berbintzanako Río Arga HLHIP-AG

-2,30

Beriain HLHIP-AG

-0,10

Berriozarko Mendialdea I HLHIP-AG

-0,67

Berriozarko Mendialdea II HLHIP-BD

0,58

Beteluko Araxes HLHIP-BD

0,62

Buñuelgo Sta. Ana HLHIP-AG

0,53

Burlatako Ermitaberri HLHIP-BD

-0,17

Burlatako Hilarión Eslava HLHIP-AG

-0,72

Cabanillasko S. J. Jerusalén HLHIP-AG

0,37

Cadreitako T. Bertrán de Lis HLHIP-AG

0,53

Caparrosoko V. Soto HLHIP-AG

0,16

Caparrosoko V. Soto HLHIP-BD

0,96

Carcarko V. Gracia HLHIP-AG

-2,88

Zarrakazteluko V. Oliva HLHIP-AG

-0,39

Cascanteko Sta. Vicenta María HLHIP-AG

0,34

Kasedako F. J. Saenz de Oiza HLHIP-AG

-0,30

Castejongo 2 de Mayo HLHIP-AG

0,13

Castejongo 2 de Mayo HLHIP-BD

1,39

Cintruenigoko Otero de Navascués HLHIP-AG

0,14

Corellako Ciudad de Corella HLHIP-AG

0,06

Cortesko Cerro de la Cruz HLHIP-AG

-0,11

Deikazteluko V. Nievas HLHIP-AG

-0,90

Doneztebeko S. Migel HLHIP-AG

-3,06

Doneztebeko S. Migel HLHIP-BD

0,11

Elizondo HLHIP-AG

-2,61

Elizondo HLHIP-BD

0,07

Erratzu HLHIP-BD

0,42

Erroko S. Esteban HLHIP-BD

0,47

Lizarrako Remontival HLHIP-AG

-0,09

Lizarrako Remontival HLHIP-BD

0,80

Etxalarko Landagain HLHIP-BD

0,38

Etxarri Aranazko S. Donato HLHIP-BD

-0,41

Faltzesko Dª Álvara Álvarez HLHIP-AG

-0,63

Fiteroko J. de Palafox HLHIP-AG

-1,09

Fontellasko V. Rosario HLHIP-AG

-0,75

Funesko Elías Terés HLHIP-AG

-0,18

Fustiñanako Stos. Justo y Pastor HLHIP-AG

0,11

Garraldako Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP-BD

0,65

Gartzain HLHIP-BD

0,45

Goizuetako A. Narbarte Xalto HLHIP-BD

-0,15

Uharteko V. Blanca HLHIP-AG

-0,04

Uharteko V. Blanca HLHIP-BD

0,60

Igantziko HLHIP-BD

0,98

Irurita HLHIP-BD

0,47

Irurtzungo Atakondoa HLHIP-AG

-1,76

Irurtzungo Atakondoa HLHIP-BD

0,39

Iturengo Pulunpa HLHIP-BD

1,03

Iturmendiko Arrano B. HLHIP-BD

0,21

Jauntsarasko Oihanzabal HLHIP-BD

0,17

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP-BD

-0,61

Larragako S. Miguel HLHIP-AG

-1,11

Larraintzar HLHIP-BD

0,62

Legasa HLHIP-BD

-0,10

Leitzako Erleta HLHIP-BD

0,20

Lekarozko HLHIP-BD

-0,30

Lekunberriko Ibarberri HLHIP-BD

0,34

Leringo Doña Blanca de Navarra HLHIP-AG

0,01

Lesakako Irain HLHIP-BD

0,21

Lodosako A. Mnez. Baigorri HLHIP-AG

-1,76

Lodosako A. Mnez. Baigorri HLHIP-BD

0,49

Los Arcosko Sta. María HLHIP-AG

-1,46

Irunberriko S. Juan HLHIP-AG

0,29

Luzaideko HLHIP-BD

1,14

Martzillako S. Bartolomé HLHIP-AG

0,40

Mélidako Sta. Ana HLHIP-AG

-2,10

Mendabiako S. Fco. Javier HLHIP-AG

-1,80

Mendigorriako J. M. Espinal Olcoz HLHIP-AG

-0,09

Mendigorriako J. M. Espinal Olcoz HLHIP-BD

1,39

Milagroko Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP-AG

-0,02

Miranda Argako S. Benito HLHIP-AG

-0,25

Eloko Sta. Bárbara HLHIP-AG

-0,11

Monteagudoko H. Galilea HLHIP-AG

-0,61

Murchanteko Mardones y Magaña HLHIP-AG

0,34

Murillo el Frutoko R. Lanas HLHIP-AG

-0,89

Mutiloako Irulegi HLHIP-BD

0,85

Mutiloako S. Pedro HLHIP-AG

0,49

Narbarteko Arotzenea HLHIP-BD

0,17

Noaingo S. Miguel HLHIP-AG

0,37

Noaingo S. Miguel HLHIP-BD

0,54

Obanos HLHIP-AG

0,33

Otsagabia HLHIP-BD

-0,21

Olaztiko D. Bados HLHIP-BD

-1,87

Erriberriko P. de Viana HLHIP-AG

0,44

Erriberriko P. de Viana HLHIP-BD

0,79

Orkoiengo Auzalar HLHIP-BD

0,74

Orkoiengo S. Miguel HLHIP-AG

-0,18

Oronoz HLHIP-BD

0,01

Oteitzako S. Salvador HLHIP-AG

-0,31

Iruñeko Amaiur Ikastola HLHIP-BD

0,89

Iruñeko Azpilagaña HLHIP-BD

-0,56

Iruñeko Bernat Etxepare HLHIP-BD

0,25

Iruñeko Buztintxuri HLHIP-AG

0,16

Iruñeko Buztintxuri HLHIP-AG

0,51

Iruñeko Cardenal Ilundáin HLHIP-AG

-0,34

Iruñeko Cardenal Ilundáin HLHIP-AG

0,11

Iruñeko El Lago Mendillorri HLHIP-AG

-0,18

Iruñeko Elorri HLHIP-BD

0,76

Iruñeko Ermitagaña HLHIP-AG

-0,09

Iruñeko García Galdeano HLHIP-AG

-2,23

Iruñeko Hegoalde Ikastola HLHIP-BD

0,41

Iruñeko Iturrama HLHIP-AG

-0,32

Iruñeko José Mª Huarte HLHIP-AG

-0,44

Iruñeko Mendigoiti HLHIP-BD

0,77

Iruñeko Mendillorri HLHIP-AG

-0,72

Iruñeko Nicasio de Landa HLHIP-AG

-2,93

Iruñeko Paderborn-Víctor Pradera HLHIP-AG

0,08

Iruñeko Patxi Larrainzar HLHIP-BD

0,88

Iruñeko Arrotxapea HLHIP-AG

-1,40

Iruñeko S. Frantzisko HLHIP-AG

-0,56

Iruñeko S. Frantzisko HLHIP-BD

1,07

Iruñeko S. J. Cadena HLHIP-AG

0,34

Iruñeko Sanduzelai HLHIP-AG

0,06

Iruñeko Sanduzelai HLHIP-AG

-0,10

Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP-AG

-0,34

Azkoiengo J. B. Irurzun HLHIP-AG

0,06

Azkoiengo J. B. Irurzun HLHIP-BD

0,89

Pitillasko HLHIP-AG

-0,13

Puente la Reina-Gares HLHIP-AG

-1,13

Puente la Reina-Gares HLHIP-BD

0,71

Ximenez de Rada HLHIP-AG

-0,11

Ribaforadako S. Bartolomé HLHIP-AG

0,50

Erronkariko J. Gayarre HLHIP-AG

-1,44

Erronkariko J. Gayarre HLHIP-BD

1,12

Saldias HLHIP-BD

1,19

San Adriango Alfonso X El Sabio HLHIP-AG

0,10

Zangozako L. Gil HLHIP-AG

0,53

Santakarako Ntra. Sra. de la Asunción HLHIP-AG

0,93

Sarrigurengo I H. Uriz Pi HLHIP-AG

0,05

Sarrigurengo II J. Lizarraga HLHIP-BD

0,68

Sartagudako Ntra. Sra. del Rosario HLHIP-AG

-0,81

Sesmako V. Nievas HLHIP-AG

-2,34

Sesmako V. Nievas HLHIP-BD

0,39

Sunbilla HLHIP-BD

0,61

Tafallako Marqués Real Defensa HLHIP-AG

0,06

Tafallako Marqués Real Defensa HLHIP-BD

0,45

Tuterako Elvira España HLHIP-AG

-0,40

Tuterako Griseras HLHIP-AG

0,42

Tuterako Huertas Mayores HLHIP-AG

-0,08

Tuterako Monte S. Julián HLHIP-AG

0,34

Uharte-Arakilgo S. Miguel HLHIP-BD

0,22

Uxue HLHIP-AG

-0,86

Urdiain HLHIP-BD

-0,64

Urrotz HLHIP-AG

-0,26

Valtierrako F. Zapatero HLHIP-AG

-0,11

Vianako R. Campano HLHIP-AG

-0,46

Alesbesko El Castellar HLHIP-AG

-0,22

Villatuertako S. Veremundo HLHIP-AG

0,08

Atarrabiako Atargi HLHIP-BD

0,38

Atarrabiako Lorenzo Goicoa HLHIP-AG

-1,01

Ziga HLHIP-BD

0,77

Zizurko Donejakue Bidea HLHIP-AG

0,58

Zizurko Catalina de Foix HLHIP-AG

0,08

Zizurko Erreniega HLHIP-BD

0,66

Zubiriko Gloria Larrainzar Eugi HLHIP-AG

-8,12

Zubiriko Gloria Larrainzar Eugi HLHIP-BD

0,81

Zudairiko Las Amescoas HLHIP-BD

-0,07

Zugarramurdi HLHIP-BD

0,07

Altsasuko Iñigo Aritza ik.-BD

1,15

Arbizuko Andra Mari ik.-BD

1,39

Baztan ik.-BD

0,84

Berako Labiaga ik.-BD

0,97

Zizur Nagusiko S. Fermin ik.-BD

0,80

Lizarrako Lizarra ik.-BD

0,76

Etxarri Aranazko Andra Mari ik.-BD

0,65

Fontellasko Argia ik.-BD

0,79

Lesakako Tantirumairu ik.-BD

1,09

Lodosako Ibaialde ik.-BD

0,89

Irunberriko Arangoiti ik.-BD

0,63

Iruñeko Jaso ik.-BD

1,07

Zangozako ik.-BD

0,80

Tafallako Garces de los Fayos ik.-BD

0,46

Vianako Erentzun ik.-BD

0,50

Atarrabiako Paz de Ziganda ik.-BD

1,12

2. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Iruña eta Iruñerria.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1,28.

Desbideratze tipikoa: 0,72.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Barañaingo Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG

-0,29

Burlatako Amor de Dios ik. it.-AG

-1,44

Burlatako Irabia-Izaga ik. it.-AG

0,93

Burlatako Notre Dame ik. it.-AG

-0,54

Burlatako Regina Pacis ik. it.-AG

-0,10

Zizur Txikiko Miravalles ik. it.-AG

0,82

Mutiloako Luis Amigó ik. it.-AG

0,89

Iruñeko Calasanz ik. it.-AG

0,40

Iruñeko Claret Larraona ik. it.-AG

0,67

Iruñeko El Redín ik. it.-AG

0,40

Iruñeko Esclavas Sg. Corazón ik. it.-AG

-0,49

Iruñeko Hijas de Jesús ik. it.-AG

0,23

Iruñeko La Comp. Escolapios ik. it.-AG

-0,57

Iruñeko Liceo Monjardín ik. it.-AG

1,14

Iruñeko Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG

0,34

Iruñeko S. Cernin ik. it.-AG

1,20

Iruñeko S. Ignacio ik. it.-AG

0,79

Iruñeko Sant. Sacramento ik. it.-AG

-0,41

Iruñeko Santo Tomás ik. it.-AG

0,27

Iruñeko Sg. Corazón ik. it.-AG

0,84

Iruñeko Sta. Catalina Laboure ik. it.-AG

-1,72

Iruñeko Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG

0,30

Iruñeko Vedruna ik. it.-AG

0,24

Sarrigurengo Sta. María la Real ik. it.-AG

0,91

Atarrabiako La Presentación ik. it.-AG

-1,01

Antsoaingo Ezkaba HLHIP-BD

0,90

Barañaingo Alaiz HLHIP-BD

0,46

Barañaingo Eulza HLHIP-AG

-0,80

Barañaingo Sahats HLHIP-AG

-0,75

Beriain HLHIP-AG

-0,30

Berriozarko Mendialdea I HLHIP-AG

-1,09

Berriozarko Mendialdea II HLHIP-BD

0,66

Burlatako Ermitaberri HLHIP-BD

-0,39

Burlatako Hilarión Eslava HLHIP-AG

-1,16

Uharteko V. Blanca HLHIP-AG

-0,20

Uharteko V. Blanca HLHIP-BD

0,69

Mutiloako Irulegi HLHIP-BD

1,03

Mutiloako S. Pedro HLHIP-AG

0,53

Noaingo S. Miguel HLHIP-AG

0,37

Noaingo S. Miguel HLHIP-BD

0,60

Orkoiengo Auzalar HLHIP-BD

0,88

Orkoiengo S. Miguel HLHIP-AG

-0,41

Iruñeko Amaiur Ikastola HLHIP-BD

1,10

Iruñeko Azpilagaña HLHIP-AG

-0,93

Iruñeko Bernart Etxepare HLHIP-BD

0,19

Iruñeko Buztintxuri HLHIP-AG

0,07

Iruñeko Buztintxuri HLHIP-BD

0,55

Iruñeko Cardenal Ilundáin HLHIP-AG

-0,63

Iruñeko Doña Mayor HLHIP-AG

-0,00

Iruñeko El Lago Mendillorri HLHIP-AG

-0,40

Iruñeko Elorri HLHIP-BD

0,91

Iruñeko Ermitagaña HLHIP-AG

-0,28

Iruñeko García Galdeano HLHIP-AG

-3,26

Iruñeko Hegoalde Ikastola HLHIP-BD

0,42

Iruñeko Iturrama HLHIP-AG

-0,61

Iruñeko José Mª Huarte HLHIP-AG

-0,76

Iruñeko Mendigoiti HLHIP-BD

0,92

Iruñeko Mendillorri HLHIP-AG

-1,15

Iruñeko Nicasio de Landa HLHIP-AG

-4,24

Iruñeko Paderborn-Víctor Pradera HLHIP-AG

-0,04

Iruñeko Patxi Larrainzar HLHIP-BD

1,07

Iruñeko Arrotxapea HLHIP-AG

-2,11

Iruñeko S. Frantzisko HLHIP-AG

-0,93

Iruñeko S. Frantzisko HLHIP-BD

1,33

Iruñeko S. J. Cadena HLHIP-AG

0,32

Iruñeko Sanduzelai HLHIP-AG

-0,06

Iruñeko Sanduzelai HLHIP-BD

-0,29

Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP-AG

-0,63

Sarrigurengo I H. Uriz Pi HLHIP-AG

-0,08

Sarrigurengo II J. Lizarraga HLHIP-BD

0,80

Atarrabiako Atargi HLHIP-BD

0,38

Atarrabiako Lorenzo Goicoa HLHIP-AG

-1,56

Zizurko Donejakue Bidea HLHIP-AG

0,66

Zizurko Catalina de Foix HLHIP-AG

-0,04

Zizurko Erreniega HLHIP-BD

0,77

Zizur Nagusiko S. Fermin ik.-BD

0,96

Iruñeko Jaso ik.-BD

1,35

Atarrabiako Paz de Ziganda ik.-BD

1,41

3. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Altsasu.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1,79.

Desbideratze tipikoa: 1,19.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Altsasuko Sg. Corazón ik. it.-BD

0,09

Altsasuko Zelandi HLHIP-AG

-1,51

Altsasuko Zelandi HLHIP-BD

0,11

Altsasuko Iñigo Aritza ik.-BD

1,30

4. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin)

Eragin eremua: Bera.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -0,97.

Desbideratze tipikoa: 0,50.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Berako Sg. Corazón ik. it.-AG

-1,14

Berako Sg. Corazón ik. it.-BD

-0,85

Berako Ricardo Baroja HLHIP-BD

0,91

Berako Labiaga ik.-BD

1,07

5. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Elizondo.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1,96.

Desbideratze tipikoa: 1,48.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Elizondo HLHIP-AG

-1,38

Elizondo HLHIP-BD

0,43

Baztan ik.-BD

0,95

6. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Lizarra.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -0,99.

Desbideratze tipikoa: 0,39.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Lizarrako Santa Ana ik. it.-AG

-0,69

Lizarrako Remontival HLHIP-AG

-1,27

Lizarrako Remontival HLHIP-BD

1,03

Lizarrako Lizarra ik.-BD

0,93

7. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Etxarri Aranatz.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1,27.

Desbideratze tipikoa: 0,53.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Etxarri Aranazko S. Donato HLHIP-BD

-1,00

Etxarri Aranazko Andra Mari ik.-BD

1,00

8. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Lesaka.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -0,74.

Desbideratze tipikoa: 0,44.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Lesakako Irain HLHIP-BD

-1,00

Lesakako Tantirumairu ik.-BD

1,00

9. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Lodosa.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1,55.

Desbideratze tipikoa: 1,01.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Lodosako La Milagrosa ik. it.-AG

-0,11

Lodosako A. Mnez. Baigorri HLHIP-AG

-1,58

Lodosako A. Mnez. Baigorri HLHIP-BD

0,64

Lodosako Ibaialde ik.-BD

1,04

10. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Tafalla.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1,50.

Desbideratze tipikoa: 0,76.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Tafallako E. Pías ik. it.-AG

-1,69

Tafallako Marqués Real Defensa HLHIP-AG

0,22

Tafallako Marqués Real Defensa HLHIP-BD

0,73

Tafallako Garces de los Fayos ik.-BD

0,74

11. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin).

Eragin eremua: Tutera.

Zuzeneko puntuazioaren batez bestekoa: -1,16.

Desbideratze tipikoa: 0,35.

Datuak noizkoak diren: 2023-02-06.

IKASTETXEA-HErekin

INDIZEA

Tuterako Anunciata ik. it.-AG

1,10

Tuterako Cia de María ik. it.-AG

0,67

Tuterako Elvira España HLHIP-AG

-1,79

Tuterako Griseras HLHIP-AG

0,55

Tuterako Huertas Mayores HLHIP-AG

-0,86

Tuterako Monte S. Julián HLHIP-AG

0,32

Iragarkiaren kodea: F2302651