6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BAZTAN
Biztanleen erroldan ofiziozko bajak emateko jakinarazpena
Baztango Udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajaren espedientea ezin izan denez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:
1.–Honako pertsona hauei ofiziozko baja-espedientea irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:
ESPEDIENTE ZENBAKIA | NAN/AIZ/PASAPORTEA | HELBIDEA |
001/2023 | Y9702060F | Irurita: Pedro María Hualde, 6 (Arozteberritxipia) |
002/2023 | 71666198S | Berroeta: Herriko plaza, 3 (Kortaria) |
2.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.
Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:
a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo
c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Baztanen, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L2302339