36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Prezio publikoak 2023rako

San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Irunberriko San Isidro zahar etxean adinekoendako zerbitzuak emateko 2023rako prezio publikoak.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, adinekoendako zerbitzuak emateko 2023rako prezio publikoak behin betiko onetsi dira eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Irunberrin, 2023ko otsailaren 8an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

ORDENANTZA, IRUNBERRIKO SAN ISIDRO ZAHAR ETXEAN ADINEKOENDAKO ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

ZERBITZUA

MENDEKOTASUNA

HILABETEKO TARIFA

(euroak)

Egoitza

Mendekotasunik ez dutenak

1.555,05

Zahar etxea

Mendekotasun moderatua

1.771,35

Zahar etxea

Mendekotasun larria (mendekotasunaren balorazio ofizialik gabe)

2.131,50

Zahar etxea

Mendekotasun handia (mendekotasunaren balorazio ofizialik gabe)

2.131,50

Zahar etxea

Mendekotasun larria (mendekotasunaren balorazio ofizialarekin)

2.842,00

Zahar etxea

Mendekotasun handia (mendekotasunaren balorazio ofizialarekin)

2.842,00

Eguneko egonaldiak (al.-or.)

8 ordu egunean

1.060,00(1)

Oharra: Zerbitzu guztiak BEZetik salbuetsita daude.

(1) Eguneko egonaldien zerbitzuetan ez da garraioa sartzen eta zentroan 8 orduz egon ahalko da.

Iragarkiaren kodea: L2302075