36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Bidausi Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa tasen zenbatekoetan.

2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an, argitaratu zen Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasen ordenantza fiskalaren aldaketaren hasierako onespena, eta jendaurrean jartzeko epea igarota alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onesten da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

ERANSKINA

Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tarifak

1., 15., 19., 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27., 28., 29., 37., 40., 41., 42., 44., 45. eta 46. tarifak: 49,94 euro.

2., 30., 31., 36. eta 38. tarifak: 25,26 euro.

3. tarifa: 50,44 euro.

4. eta 12. tarifak: 299,98 euro.

5., 32. eta 34. tarifak: 137,98 euro.

6. eta 35. tarifak: 49,38 euro.

7. tarifa: 1.729,19 euro.

8. tarifa: 754,55 euro.

9. eta 33. tarifa: 47,71 euro.

11. tarifa: 148,61 euro.

12. tarifa: 299,98 euro.

13. tarifa: 98,11 euro.

14. tarifa: 188,38 euro.

16. tarifa: 897,93 euro.

43. tarifa: 302,47 euro.

61. tarifa: 2.140,16 euro.

Garraldan, 2023ko otsailaren 7an.–Mankomunitateko burua, José María Eciolaza Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L2302033