36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Zizur Nagusiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, ondoren erregelamenduaren arabera tramitatzeko, Zizur Nagusiko esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza aldatzeko espedientea.

Ordenantzaren aldaketa horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2022ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 22an, eta Udalaren iragarki-taulan, eta alegazioak aurkeztu ziren horretarako emandako epean. Hori ikusita, osoko bilkurak 2023ko urtarrilaren 26an hartutako erabakiaren bidez, aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, eta aldaketa hori behin betiko onetsi zen.

Argitara ematen da, aipatutako ordenantzaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, ZIZUR NAGUSIKO UDAL ESPARRUAN EUSKARAREN ERABILERA ETA SUSTAPENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Aldaketak Zizur Nagusiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren 18. eta 19. artikuluei eragiten die.

Artikulu bakarra.

18. eta 19. artikuluetan honako aldaketa hauek sartu dira, honelaxe:

18. artikulua. Idazketa berria eman zaio.

18. artikulua. Zizur Nagusiko Udalak egiten dituen deialdi guztietan, lanpostua oposizio-lehiaketa bidez edo merezimendu-lehiaketa bidez betetzen denean eta euskara jakitea derrigorrezkoa ez denean, hizkuntza hori jakitea merezimendua izanen da, hori egokia dela justifikatzen duen txosten teknikoa eman ondoren.

19. artikulua. Idazketa berria eman zaio.

19. artikulua. Euskarak deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) %10era arteko balorazioa izan dezake. Merezimendu lehiaketa bidez betetako lanpostuetan, portzentaje hori aplikatuko zaio merezimenduen baremoari esleitutako puntuazioari.

Iragarkiaren kodea: L2301931