36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Erroetxea hotela-jatetxea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Jarduera sailkatuak: Erroetxea hotela-jatetxea.

Sustatzailea: Mutilarena SLU.

Tokia: Donibane kalea 6, 836. lurzatia, 2. poligonoa, Uharte Arakil.

Uharte Arakilen, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2301896