36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Udal ordenantza fiskala, arautzen duena zer tasa ordaindu behar diren baimenak eman daitezen ingurumena babesteko kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako. Aldaketaren hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2022ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalarena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jaitzen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2301847