36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIOKO KONTZEJUA

Eskaera, herritarrei zuzenean adjudikatzeko abeltzaintzarako herri-nabea

Orrioko Kontzejuak 2023ko urtarrilaren 25ean egin ohiko bilkuran erabaki duena bete beharrez, 20 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak eska dezan 111. lurzatiko abeltzaintzarako herri-nabearen erabilera, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bitartez. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Orrioko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari jarraituz.

Eskabidea interesdunen eskura dago Orrioko Kontzejuko Idazkaritzan.

Orrion, 2023ko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Judith Zalba Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2301893