36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Autoak konpontzeko eta leheneratzeko lantegia

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Montajes Duti SL

Jarduera: ibilgailuen konponketak eta mantentze-lanak egiteko lantegia.

Kokapena: Beire etorbidea, H kalea 9.

Udala: Erriberri.

Aditzera ematen da, interesdunek eta gainerakoek jakin dezaten.

Erriberrin, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2301870