36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 3ko ebazpen baten bidez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileendako 2023ko lan-egutegia, honako arau hauek oinarri hartuta: ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 233/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023ko lan-gutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a eta 25a: herriko festak.

–Irailaren 29a: San Migel, jaieguna herrian.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2023ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

2023ko uztailaren 24an, abuztuaren 23an eta abenduaren 26an, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak itxirik egonen dira, udal langileen ordu konpentsazioagatik. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratutakoak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2023ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2302016