2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
2023ko zerga-tasak
Lakuntzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1.–Lurraren kontribuzioari %0,16ko zerga-tasa ezartzea (hiri-lurra eta landa-lurra).
2.–Hiri-lurraren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta zerga-tasa %8ra jaistea
3.–Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Lakuntzan, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L2301941