36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2022ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren indargabetzea.

Erabaki hori 2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2a.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza hori behin betiko indargabetuta gelditzen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iturenen, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2302038