36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuetarako aparkalekua eta trastelekuak garaje mankomunatuan

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Isga Inmuebles SAU.

Jarduera: ibilgailuetarako aparkalekua eta trastelekuak garaje mankomunatuan.

Kokalekua: Cordeleros kalea z.g.

Sarbidea, Manuel de Irujo plazan eraiki beharreko eraikinen sotoari dagokiona.

Lizarran, 2023ko otsailaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2302092