36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Koniferen oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso aprobetxamendu hauek saltzeko:

–1. zenbakidun lotea, Axura/Neku alderdian. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 20ko 6/2023 Ebazpenaren bidez. Koniferek osatzen dute (Pinus nigra, Pinus menziesii, Laex kaempferi):

–1.170,69 m³ enbor txiki eta 1.904,00m³ egur, guztira 57.253,56 euroan zenbatetsia.

Lotearen guztizko zenbatespena 57.253,56 eurokoa da (BEZik gabe).

Gutun-azal itxian aurkeztuko dira proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, Eratsungo Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitartekoren bidez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, aurkeztuko da lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria (hau da, 1.145,07 euro), fidantza gisa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.

Eratsunen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2302039