36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Akats zuzenketa, 2023ko zerga-tasetan

2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, 2023ko zerga-tasen onespena. Hartan akatsa dagoela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Bete dadin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), aho batez erabaki da:

1) 2023. urterako karga-tasa hauek ezartzea:

Zergak:

Honela dioen tokian:

"3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %0,12."

Honako hau behar du:

"3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12".

Donamarian, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2301891