36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2023rako hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onartzea

Burlatako Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu zuen hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa, 2023tik aurrera aplikatzeko karga-tasei eta koefizienteei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onarpen horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko abenduaren 22ko 257 zenbakian, eta Burlatako Udaleko ediktu-oholean.

Jendaurrean jartzeko epea igaro eta alegaziorik, eragozpenik edo oharrik egin ez denez, hasierako onespena emateko erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako ordenantza fiskalaren eranskina argitaratu da.

Hori guztia argitara ematen da, eta ohartarazten da administrazio-xedapen orokor bat aldatzen duen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Burlatan, 2023ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

2. ZENBAKIKO ORDENANTZA.–ERANSKINA

Sortzapenaren unean lurren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak, lurren balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

BALIO-GEHIKUNTZA SORTZEKO ALDIA

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urte bat baino gutxiago

0,06

%18

1 urte

0,14

%18

2 urte

0,17

%18

3 urte

0,14

%18

4 urte

0,20

%18

5 urte

0,25

%18

6 urte

0,30

%18

7 urte

0,35

%18

8 urte

0,32

%18

9 urte

0,27

%18

10 urte

0,21

%18

11 urte

0,14

%18

12 urte

0,08

%18

13 urte

0,07

%18

14 urte

0,06

%25

15 urte

0,06

%25

16 urte

0,06

%25

17 urte

0,06

%25

18 urte

0,06

%25

19 urte

0,28

%25

20 urte edo gehiago

0,28

%25

Aplikatzekoak diren legezko mugei kalterik egin gabe.

Iragarkiaren kodea: L2302034