36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Akats zuzenketa, 2023ko karga-tasetan

2023ko ekitaldirako karga-tasen onespenari buruzko iragarkia argitaratu zen 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an. Hartan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian: "Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa) eta aplikatzeko koefizienteei dagokienez, proposatzen da erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2022rako onesten diren gainbalioaren zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea)".

Honela behar du: "Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa) eta aplikatzeko koefizienteei dagokienez, proposatzen da erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2023rako onesten diren gainbalioaren zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea)".

Halaber, honela dioen tokian: "d) %15,46ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako eta aplikatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2022rako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak".

Honela behar du: "d) %15,46ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako eta aplikatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2023rako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak".

Biurrunen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2301886