36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantza fiskalen aldaketa 2023rako. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen zerga arloko hainbat ordenantza hasiera batez onestea. Espedientea jendaurrean jarri zen, 2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an, eta udal honen iragarki-taulan iragarkia jarri eta gero.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza horiek behin betiko onetsi, eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, jarraituta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Berriozarren, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

5. ORDENANTZA, AGIRIAK EMATEA ETA TRAMITATZEA ARAUTZEN DUENA

Honako tasa hau aldatu da:

IV. epigrafea.–Konpultsak.

–Trafikoko istripu baten atestatuaren edo Udaltzaingoaren bertzelako txostenen kopia konpultsatua: 90,00 euro.

10. ORDENANTZA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN GORDETZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tasa hauek aldatu dira:

I. epigrafea.–Kentzea.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badute: 117,00 euro.

–3.500 kg-tik gorako pisua duten ibilgailuak: 159,00 euro.

24. ORDENANTZA, BIZIERA AKTIBOA SUSTATZEKO ZERBITZUAREN (ADINEKO PERTSONENTZAKO IKASTAROAK) ETA AUTONOMIA ETA FAMILIA ATSEDENA SUSTATZEKO ZERBITZUAREN (JUBILOTEKA) PREZIOAK ARAUTZEN DITUENA

Honako testu hau aldatu da:

3. artikulua. Ordenantza honen eremu objektiboa.

Ordenantza honen arauak aplikatuko zaizkio Berrikilaneko autonomia sustatzeko zerbitzuari eta biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuari (adineko pertsonentzako ikastaroak).

5. artikulua. Prezioen ordainketak erabiltzaileak adierazitako banku-kontuan kargatuko dira. Biziera aktiboa sustatzeko programaren jardueretarako, ikasturte bateko iraupena baitute (urria-maiatza), tasak birritan igorriko dira: azaroan lehena eta otsailean bigarrena. Ikasturte bat baino gutxiagoko jardueretarako, ordainagiri bakarra igorriko da.

Autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren (jubiloteka) kasuan, Berrikilanek hilero eta aldez aurretik jakinarazita igorriko ditu ordainagiriak.

6. artikulua. Berrikilanek fidantza eratzea eskatzen ahalko du, plazak erreserbatzeko konpromisoa formalizatze aldera. Fidantzok interesdunari itzuliko zaizkio zerbitzua uzten duenean.

1. ARAU FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAN ARAUTZEN DITUENA

Prezio hauek aldatu dira:

–3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 46,77 euro.

–3 ordutik gorarako lagatzea (edo zatikia) egunean: 96,50 euro.

2. ARAU FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO ARETO EDO INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Honako testu hau aldatu da:

4. artikulua. Kirol instalazio eta aretoak modu jarraituan erabiltzen ez badira, prezio publikoa areto edo instalazioetan beretan ordaindu beharko da, erabili baino lehenago.

Eskoletako instalazio eta aretoak modu jarraituan erabiltzen ez badira, prezio publikoa Udal Diruzaintzan edo Berrikilanen ordaindu beharko da, erabili baino lehenago; ordainketa egiaztatzen duen agiria bertan eskuratuko da. Ordainagiri hori kasuan kasuko aretoaren arduradunari aurkeztuko zaio, erabilera gauzatu ahal dadin.

Artikulu honetan arautzen denari dagokionez, modu jarraituan ez erabiltzea da erabiltzeko eskaera elkarren segidako hogeita hamar egun baino gutxiagorako egiten denean.

5. artikulua. Eskoletako eta udal instalazio eta aretoak hilabeteka erabiltzeko emanez gero, prezio publikoa hilabetero ordaindu beharko da Udal Diruzaintzan edo Berrikilanen, erabili baino lehenago; ordainketa egiaztatzen duen agiria bertan eskuratuko da.

ERANSKINA

IV. epigrafea.–Kirol instalazioak kirolez kanpoko zeretarako erabiltzeko tarifak.

Berrikilanek kudeatuko ditu kirol-instalazio hauetarako tasak eta baimenak: kiroldegiko pilotalekua, kiroldegiko areto handia eta kiroldegiko kanpoko pista.

Udalak kudeatuko ditu kirol-instalazio hauetarako tasak eta baimenak: Ilargi pista, ikastetxeko gimnasioa eta eskola-pilotalekua.

5. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA UDALAK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL, GIZARTE, BERDINTASUN EDO EUSKARA ARLOKO IKASTARO ETA JARDUERETAN PARTE HARTZEAGATIK, IZENA EMATEAGATIK EDO MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

Berdintasun eta Euskara arloak sartu dira, eta tarifa hauek aldatu dira:

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, eskubidea ematen dutenean egintza, jarduera edo ikastaroetan parte hartzeko edo horietara joateko, Udalak antolatzen dituenean hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun edo euskara arloetan, eta prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

6. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere barnean. [Artikulu honetan aipatzen zen beste guztia hemendik kendu eta eranskinean jaso da].

ERANSKINA

II. epigrafea.–Ikuskizunetarako sarrerak.

–Helduak: 3,00 eurotik 12,00 eurora bitarte.

–Haurrak: 1,00 eurotik 5,00 eurora bitarte.

Kendu egin da "Bildutako diruaren araberako ikuskizunetarako tarifa".

IV. epigrafea.–Hiri-kanpaldiak.

PCE < 5.000
(euro)

PCE 5.001-8.000 (euro)

PCE 8.001-10.000 (euro)

PCE 10.001-15.000 (euro)

PCE 15.001-20.000 (euro)

PCE > 20.001 (euro)

Erroldatua

65,00

75,00

85,00

95,00

105,00

115,00

Erroldatu gabea

Tarifak %50 handituko dira erroldaturik ez daudenendako.

Ikastaroetako, ludotekako eta kanpalekuetako tarifak %50 handituko dira Berriozarren erroldaturik ez daudenendako. Ikastaro eta zerbitzu hauetan sarbidea izateko tenorean, eskaintzen diren plazak eskaerak baino gutxiago badira, Berriozarren erroldaturik daudenek izango dute lehentasuna.

V. epigrafea.–Euskara ikastaroak.

–Larunblain izena ematea: 60,00 euro.

VI. epigrafea.–Aisialdiko eskola.

–Monitoregai izateko ikastaroa: 20,00 euro.

–Monitore izateko ikastaroa: 60,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2301888