36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Banku bulegoa

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Laboral Kutxa kreditu-kooperatiba.

Jarduera: banku bulegoa.

Kokalekua: Kirolen hiribidea 8, behea.

Barañainen, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2301944