36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2023rako karga-tasak

Azueloko Udalak, 2023ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.

–2023ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–Lurraren kontribuzioa: %0,23.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14ko karga-tasa.

Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefizienteak onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

Bigarrena.

–Erabaki hau iragarki taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Azuelon, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2301877