36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Baso-bideen erabilera, finketarako eta herriko karriketarako sarbideak eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen ordenantza aldatzea. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen baso-bideen erabilera, finketarako eta herriko karriketarako sarbideak eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen ordenantza aldatzea. 5.bis kapitulua-Ibilgailuak herrigunearen barnean aparkatzea.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Epe horretan edozein pertsonak aztertu ahal izango du udal bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Auritzen, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2302138