36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2023rako zerga-tasak

Antsoaingo Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 20koa), interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

–Lurraren kontribuzioa: %0,288.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,34ko indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,50.
  • Bigarren urtea: %1.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Koefizienteak urteka:

URTEAK

KOEFIZIENTEA

< 1

0,06

1

0,13

2

0,16

3

0,18

4

0,26

5

0,33

6

0,40

7

0,35

8

0,22

9

0,20

10

0,18

11

0,14

12

0,08

13

0,07

14

0,06

15

0,06

16

0,06

17

0,06

18

0,06

19

0,20

20

0,25

  • Karga-tasa, %25.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Antsoainen, 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301849