36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

15C/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Delmon Group Ibérica SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Delmon Group Ibérica SAU enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31102071012022), erregistro honetan 2022ko urriaren 27an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (UGT, Grupo de Trabajadores Independientes, ELA, LAB eta CC.OO) 2022ko urriaren 11n izenpetua eta 2022ko abenduaren 27an zuzendua, bat eginez Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 24an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Delmon Group Ibérica SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2301288