35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO GARAPEN PARTZUERGOA

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Garapen Partzuergoak, 2023ko urtarrilaren 24an egin batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuen 2023rako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, bai eta 2023ko plantilla organikoa ere.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta haren eduki osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erriberrin, 2023ko otsailaren 2an.–Partzuergoko burua, Alejandro Antoñanzas Salvo.

Iragarkiaren kodea: L2301831